Familian Jolasean programak zentzumenen tailerra antolatu du larunbaterako

Errenteriako Udalaren Familian Jolasean programak familian euskara erabiltzea sustatzen du, aisialdiko jardueren bitartez.

Ikasturte honetan zehar, ostiraletan Agustinak auzoan egiten diren jarduerez gain, hilean larunbat batean hainbat ekintza antolatuko dira herrian.

Otsailaren 25ean, 16:30etatik 18:30etara, Jose Luis Caso aretora (Merkatuzar) gerturatzen diren familiek tailer batean parte hartu ahal izango dute. Tailer horretan zentzumenak protagonista izango dira, eta hainbat jolas eta dinamika egingo dira. Parte hartzeko familiek izena eman behar dute otsailaren 24ko 10:00ak baino lehen, esteka honen bidez.

Comments are closed.