Zabalik dago gurasoentzako ‘Substantziarik gabeko adikzioak: kirol- apustuak, ausazko jokoak, bideojokoak… Zer egin dezake familiak?’ tailerrean izena emateko epea

Otsailaren 6an eta 9an, 18:00etatik 20:00etara, “Substantziarik gabeko mendekotasunak: kirol-apustuak, zori-jokoak, bideo-jokoak… Zer egin dezake familiak?” tailerra izango da. Reina Aretoan seme-alaba nerabeak dituzten gurasoak elkartuko dira gai honen inguruan hausnartzeko.

Tailer hau Estibaliz Ansotegik zuzenduko du eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza eskaintzaren barruan kokatzen da.

Programa honen bidez, gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetu nahi dira.

Euskaraz izango den tailer honetan parte hartu nahi duten familiek hurrengo helbidean eman dezakete izena 

Plaza mugatuak direnez, formulario honen bidez eman behar da izena otsailaren 3a baino lehen.

Esteka honetan informazio gehiago jaso daiteke hemen

Comments are closed.