‘Positiboki hezitzen: bizitzan erabiltzeko baliabideak eskaini’ Familia Eskolako hirugarren monografikoa

 

 

Azaroan, Errenteriako Udalak, Familia Eskola zerbitzuaren bitartez, ‘Positiboki hezitzen: bizitzan erabiltzeko baliabideak eskaini’ izeneko monografikoa eskainiko du, amatasunaren eta aitatasunaren erronkei aurre egiteko estrategia positiboak garatzen laguntzeko asmoz.

Hirugarren saio honetan parte hartu nahi duten familiek honako helbide honetan eman dezakete izena.

Familiek beren erreferentziazko zentroan edo gurasoen elkarteetan eska dezakete informazio gehiago. Familia Eskola zerbitzuari buruzko edozein zalantza argitzeko edo arreta indibiduala jasotzeko, gurasoeskola@errenteria.eus helbidera idatzi edo 688 724 233 telefonora deitu daiteke (astearteetan 9etatik 12etara eta ostegunetan 15:00etatik 16:00etara).

 

 

 

 

 

Comments are closed.