Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren Jaialdia (I edizioa)

Aurten lehenengo Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren Jaialdia izango da azaroaren 21etik 26ra. Jaialdi berri honek bilakaera naturala suposatzen du zinema eta herri honen Giza Eskubideekiko sentsibilizazioan.

Jaialdi hau Ozzinema elkarteak zuzentzen du eta Errenteriako Udalak laguntzen du. Elkartea orain arte egin den “Film Laburren Jaialdiaren” laguntzailea izan da eta, egun, herriko zine klubaz arduratzen da.

Jaialdi hau bi helbururekin jaio da: bizi garen munduko bidegabekeriak salatzea eta istoriorik konprometituenak irudietan jartzera ausartzen diren zuzendarientzat sormenerako eta lanerako tranpolina izatea. Giza Eskubideen defentsa eta beraien urraketaren salaketa funtsezkoa da Errenteriako herriak berdintasunean, elkartasunean eta elkarrekiko errespetuan aurrera egiteko.

Bestalde, jaialdi honen filosofia berria errealitate sozialarekin konprometitutako sortzaileen etorkizunaren alde egiten du. Horregatik, ez da sari ekonomikorik emango, baizik eta sari nagusia aholkularitza profesionala izango dela, film irabazlearen zuzendaritza-taldeak egin nahi duen hurrengo istoriorako finantzaketa lor dezan.

Zinemaldiaren sariak

Herritarren parte-hartzea funtsezkoa da ekimen honetan, ez bakarrik filmen proiekzioan, baizik eta publikoaren sarian ere parte hartuko du. Gainera, epaimahai ofiziala ere egongo da, hain juxtu, ikus-entzunean nahiz giza eskubideetan adituek osatuta.

Jaialdiaren sarien omenduak, eta ondorioz sarien izenak, Juanmi Gutierrez-en eta Ion Arretxerenak izango dira, zinema sozialaren defendatzaileak, beraien lanaren erreferente izan zirenak istorioak kontatzeko eran profesionaltasunez, errespetuz eta ontasunez.

Egun hauetan zehar hamahiru film proiektatuko dira (5 luze eta 8 labur), aurkeztu diren 120 lanen artean aukeratu direnak. Pelikulak Niessen Merkatalguneko zinemetan ikusi ahal izango dira 19:30ean, eta sarrera doakoa da. Halere, sarrerak hartu beharko dira aurretik zinemetan bertan. Abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, sarien banaketa egingo da eta ekintza honekin jaialdia amaituko da. Ekintza hau Udalak antolatzen dituen Giza Eskubideen Jaialdiarekin bat egingo du.

Ekintza osagarri bezala, Errenteriako ikastetxeetako DBH 3. eta 4. mailako ikasleak fikzio film bat ikustera gonbidatuko dituzte eta bertan Giza Eskubideei buruz hausnarketa egin ahalko dute dinamizatzaile profesional batek lagunduta.
Maite Rosende diseinatzaile grafikoa jaialdiaren alderdi komunikatiboaren diseinuaz arduratu da.

Jaialdi honi buruzko informazioa eskuratzeko web orrialde honetara jo daiteke: www.ggeefilm.com. Informazio liburuxkak ere egongo dira.

Comments are closed.