wifi

Udalak doako wifi sare ireki zabaldu du herriko hainbat gunetan

Udalak wifi sare ireki eta doakoa zabaldu du udalerriko hainbat gunetan, erabiltzailerik eta pasahitzik behar ez duena, eta, beraz, konexioa arindu egiten da.

WiFi4EU izeneko banda zabaleko sare hori Europar Batasunaren proiektu baten barruan dago, eta erabilera publikoko eraikinetan eta espazio irekietan sareari konektagarritasuna ematea du helburu, gaur egun Interneteko konexioa gure aisialdiaren parte dela ulertuta.

Sare hori eraikin hauetan zabaldu da: Udaletxean, Gizarte Zerbitzuetan, Lekuonan, Merkatuzarren, Niessenen, Galtzarabordako kiroldegiko erabilera anitzeko gelan, Reina Aretoan eta Xenpelar Etxean.

Baina, eraikin horiez gain, honako espazio publiko hauei ere eman zaie estaldura: Lekuonaren kanpoaldea, Zumardia, Beraungo eta Fanderiako igerilekuak, Diputazio plaza eta Foru Plaza.

Udalaren asmoa da baloratzea sare horrek nola erantzuten duen eta erabiltzaile gehien konektatzen ari diren puntuek nola funtzionatzen duten, esperientzian oinarrituta sarea hedatzen jarraitzeko.

Comments are closed.