Osasun egoerak bermatuz gero, EuskarAbentura espedizioa bueltan egongo da 2021eko udan. Jarraian kontsultatu ahal duzu espedizioaren inguruko xehetasun gehiago:
Zer da EuskAbentura?
Euskal Herriko zazpi lurraldeetako nahiz diasporako 16-17 urte bitarteko 120 neska-mutil euskal geografia, kultura eta historia lagunartean ezagutzera eramango dituen oinezko espedizioa da EuskarAbentura. Uztailaren 1ean abiatu eta hilaren 31ra bitarte, 31 etapa osatuko dituzte, 783 kilometro orotara, horietatik 483 oinez.
Parte hartzeko baldintzak:
≥ 2004 eta 2005 urteetan jaioa izatea
≥ Euskaraz jakitea
≥ Banakako proiektu original bat
≥ Aurkezpen bideo bat
Prestatu zure hautagaitza eta bidali, martxoaren 12a bitarte!
Comments are closed.