Udalak hiru enplegu eskaintza ditu zabalik 30 urtetik beherakoentzat, Gazte Enplegu Planaren bidez

Errenteriako Udaleko zenbait sailetan lan egiteko eskaintzak zabalik daude Gazte Enplegu Planaren bitartez.Hautaketa prozesu hauetan parte hartzeko ezinbestekoa da:

  • 30 urte baino gutxiago izatea
  • Errenterian erroldatuta egotea
  • langabezian egotea
  • Lanbiden alta moduan inskribatuta egotea
  • eta Gazte Berme Sisteman inskribatua egotea.

Horretaz gain, lanpostu bakoitzak eskatzen duen titulazioa eta euskara hizkuntz eskakizuna izan beharko da.

Izen-emateak Lanbideren webgunearen bidez egingo dira eta horretarako epea azaroaren 30ean bukatuko da.

Hona eskainitako lanpostuak eta bakoitzari buruzko informazio gehiago eta izen-emateetarako estekak:

Katalogatzailea

Harreragilea

Dinamizatzailea

Comments are closed.