Hizkuntzen topagunearen bigarren zikloa otsailaren 27an

Urterik urte, gero eta anitzagoa da gure herria, kultura zein hizkuntzei dagokienean. Hizkuntzen Topaguneak herrian dugun aniztasuna balorean jarri nahi du, herritarrei hizkuntza komunitate ezberdinen errealitatea gerturatuz.

Lehenengo zikloan amazigh hizkuntza eta kulturaren berri izan dugu eta oraingoan ukrainerara gerturatuko gara otsailaren 27an, 18:30ean Xenpelar Etxean eskainiko duten hitzaldi baten bidez.

Bi dira parte hartuko duten hizlariak: alde batetik, Natalia Mykhaylevskak ukrainera eta grafiari buruzko azalpenak emango ditu eta, bestetik, José Andrés Alvaro Ocárizek hurrengo gaia jorratuko du: Jose Mari Iparragirre Balerdi eta Taras Shevchenko: bi herri eta amets bera: askatasuna.

Natalia Mykhaylevska, Ucrania-Euskadi elkarteko kide dugu. Hamaika dira egin dituen lanak ukrainar komunitatearen eta euskal herritarren kulturen arteko hartu-emana bultzatzeko.

José Andrés Alvaro Ocáriz, irakasle lanetan aritzeaz gain, hainbat kultura-dibulgazio libururen egile da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Udal Hizkuntza Politikarekin harremanetan jarri:

Udal Hizkuntza Politika

Pablo Iglesias 3 (Merkatuzar)

943 44 96 13

euskara@errenteria.eus

Comments are closed.