Guraso eskola saioak Errenteriako ikastetxeetan

Hurrengo egunetan Errenteriako Udalaren Guraso Eskola egitasmoaren monografiko berri bat aurkeztuko da Errenteriako ikastetxeetan; Gatazken kudeaketan garapen emozionalak duen garrantziaz hausnartuko da. Beti ere, gatazkak duen izaera positiboa eta hezitzailean oinarrituta.

 Saioa teoriko-praktikoa izango da, bi ardatzetan oinarrituta:

Gatazka bat sortzen zaigunean, kudeatzeko estrategia eraginkorra; kasu praktikoetatik abiatuta, baliabidea nola praktikan jarri ikasiko dugu.

-Gatazkei aurre egin ahal izateko Haur zein nerabeek landu behar dituzten barne baliabideak. Prozesu honetan lagungarriak izango zaizkizuen materialak esperimentatzen ezagutuko ditugularik (ipuinak, liburuak, dinamikak…).

Behar izanez gero, zaintza zerbitzua egongo da (beti ere, haurraren asistentzia konfirmatu behar da).

Animatu zaitez eta eman izena hurrengo estekan aurkituko duzun formularioaren bidez:

https://herribizia.errenteria.eus/gurasoak/

Zalantzak argitzeko:

gurasoeskola@errenteria.eus helbide elektronikora idatzi edo 688 724 233 telefonora deitu

Informazio gehiago >>HEMEN<<

Comments are closed.