Herriko hiru ikastetxe publikoek matrikulazio epea zabalik

2020-2021 ikasturterako ikasle berrien matrikulazio kanpaina zabalik dute Bizarain Ikastolak, Cristobal Gamon Ikastetxeak eta Koldo Mitxelena Herri Ikastetxeak.

2017 eta 2018 urteetan jaio diren haurrei zuzenduriko kanpaina zabalik dago otsailaren 7ra bitarte.

Aurreko urteetan bezala, aurten ere eskutitza bidali zaie urte horietan jaio eta Errenterian erroldatuta dauden 558 haurren familiei, herriko hezkuntza eskaintza ezagutarazteko, seme-alabak herriko ikastetxeetan matrikulatzera eta euskarazko irakaskuntza ematera gonbidatzeko.

Eskuorria 2020-2021 ikasturtea

 

No comments yet.

Utzi erantzuna