“Gaztelagun” alokairurako laguntza-programa

Zer da Gaztelagun?

Eusko Jaurlaritzaren plan berria da, gazteen emantzipazioa sustatzeko. Hala, alokairua ordaintzeko zuzeneko laguntzak ematen zaizkie.

Laguntzaren baldintzak:

  • 18 eta 35 urte bitartean izan behar dituzu.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan urtebetez etenaldirik gabe egoitza izatea.
  • Ezin zaitezke etxebizitzaren jabea izan, horretaz ezin duzula gozatu egiaztatzeko aukera duzunean izan ezik (banantze- edo dibortzio-arrazoiengatik edo bestelakoengatik).
  • Errentamendu-kontratuaren titularra izan behar zara, banaka edo beste errentari batzuekin batera (etxebizitza partekatuta).
  • Etxebizitzak laguntza eskatzen duzuenon ohiko egoitza iraunkorra izan behar du.
  • Etxebizitza alokatzen duen pertsonarekin edo bere familia-unitatearekin ezin dezakezu 3. mailara arte familia-loturarik izan.
  • Errenta banku-transferentziaren bitartez ordaindu behar duzu.

Baldintza ekonomikoak:

  •  Banaka eskatuz gero: Urtean diru-sarrera gordinak 18.000 (zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren batura) eurotik beherakoak eta 3.000 eurotik gorakoak. *
  •  Familia-unitate modura eskatuz gero: Urtean diru-sarrera gordinak 24.000 (zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren batura) eurotik beherakoak eta 3.000 eurotik gorakoak. *
  •  Familia ugaria izanez gero: Urtean diru-sarrera gordinak 28.000 (zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren batura) eurotik beherakoak eta 3.000 eurotik gorakoak. *Gogoratu familia-unitateetan, adin nagusiko kide guztiek baldintzak bete behar dituzuela.

* 2018ko abenduaren 18koa Aginduan eta 2019ko Abenduaren 17ko Aginduaren aldaketan oinarrituta kalkulatu dira zenbatekoak.

Eskaerak aurkezteko epea 2021eko abenduaren 31 bitarte irekia egongo da.

INFORMAZIO GEHIAGO ►►►►HEMEN◄◄◄◄

 

No comments yet.

Utzi erantzuna