EuskarAbentura 2020

EuskarAbentura Espedizioa 2020 proiektuaren hirugarren edizioan izena emateko epea zabalik dago. 120 gaztek osatutako espedizio honetan, euskal geografía, cultura eta historia lagun ezagutzera eramango ditu 2020ko uztailaren 1etik 31ra.

Ekimenean parte hartzeko ezinbestekoa izango da baldintza hauek betetzea:

  • 2003 edo 2004 urteetan jaioa izatea (16-17 urtekoak)
  • Euskalduna izatea

Hautagaitza aurkezteko, baldintza hauek betetzeaz gain, www.euskarabentura.eus webgunean dagoen formularioa bete beharko da, gaztearen eta tutore/gurasoen datuekin; eta horrekin batera atxikirik bidali:

  • Motibazio gutun bat (450-500 hitz), Euskarabenturan zergatik parte hartu nahi den azalduz.
  • Proiektu bat garatuta. Horretarako, hiru gairen artean bat aukeratuko da (Euskal emakume sortzaileak, Natura plastifikatua, edo Mugak gaindituz integrazio bidean),  formatu hauetako batean sortzeko (historikoa, literarioa, ikus-entzunezkoa, musikala, plastikoa, sormen digitala).

Izen-ematea burutzeko epemuga: martxoak 15

Informazio gehiago: www.euskarabentura.eus

Comments are closed.