Euskadiko Gazteak Lankidetzan

Euskadiko Gazteak lankidetzan programan izen ematea zabalik otsailaren 15era bitarte

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteria Zuzendaritza

 Programa honen helburua da Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balioak sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzea. Garapenerako ekintzak hainbat hegoaldeko herrialdetan izaten dira, Amerika, Asia eta Afrikan, hain zuzen ere, eta modu horretan, parte hartzen duten gazteek ekintza horiek bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute.

Iraupena: Hiru hilabete, ahal dela, uztailetik urrira arte

Bete beharreko baldintza (besteak beste): 1990. eta 2000. artean jaio izana (bi urteok barne)

Izen emate epea zabalik 2022ko otsailaren 15era arte

Informazio gehiago HEMEN

Comments are closed.