III. Booktuberboom lehiaketa

EAEko Liburutegi Sareak, Galtzagorri Elkartearekin batera, Booktuberboom lehiaketa antolatu du gazteen artean ikus-entzunezkoen bidez irakurketa sustatzeko helburuarekin.

14-18 urte bitarteko gaztea zara? Youtuben ibiltzea atsegin duzu?

Aurkitu zure gustukoa den liburu bat (euskaraz) eta irakurri; bideo labur baten bidez liburu hori gomendatu eta youtuben zintzilikatu. Zu bezalako irakurle gazteak erakartzea lortuko duzula uste duzu?

Horrela bada, parte hartu Booktuberboom lehiaketan!!

Lehiaketaren oinarriak kontsulta itzazu ►►►►HEMEN ◄◄◄

Lehiaketan parte-hartzeko epea 2019ko azaroaren 29an 12:00ak arte da

Comments are closed.