Madalenetako barraketerako prezio bereziak bi egunez

Errenteriako Udalak eta Euskadiko Ferialari Autonomoen Elkargoak, aurten ere, hitzarmena sinatu dute Fanderiako feria eremuko baldintzak adosteko; tartean, atrakzio eta barrakei prezio herrikoiagoak jartzeko.

Hau horrela, haurren bidaiak 2,00 euroko prezioa izango dute eta helduen kasuan, 2,50 eurokoa.

Gainera, barrakek bi egunez prezio bereziak izango dituzte: uztailaren 23an 11:00etatik 14:00etara eta uztailaren 26an egun osoan, bidaia, euro baten truke erosi ahalko da.

Hitzarmenak bestelako gai teknikoak, ingurugiroari dagozkionak, genero ikuspegiaren ingurukoak, soinuen kontrola… ere lantzen ditu.

Comments are closed.