becas-global-training-2019

Global Training Bekak

Atzerrian enpresa praktikak egiteko 400 beka banatuko dira “Global Training” programari esker. Bekek nazioartean mugikortasuna sustatzeko helburua dute, eta ezinbestekoa da unibertsitateko titulua edo Lanbide Heziketako goi gradua izatea.

Programak aukera ematen du atzerrian prestakuntza profesionala jasotzeko, enpresa edo erakundeetan ordaindutako praktikak eginez, gazteen espezializazio akademikoarekin lotuta. Hauek, iraupenaren aldetik, batez beste zortzi hilabetekoak izango dira. Onuradunek aurretik 40 orduko prestakuntza jasoko dute, eta emango zaien laguntzarekin ordainduko dituzte garraioa, ostatua, mantenua eta bestelako gastuak (adibidez, bisatuak). Horrez gain, programak laguntza medikoa eta istripu eta bidaietarako asegurua ematen dizkie bekadunei.

Laguntzen hartzaileak izango dira goi mailako prestakuntza duten 30 urtetik beherako gazteak (graduak, lizentziaturak nahiz Lanbide Heziketa), B2 edo B1 ingeles mailarekin. Praktikak egingo dituzte enpresa edo erakundeetan, hilean, 1.400 euro inguruko poltsa bat jasoz.

Global Training bekak mota honetako nazioarteko mugikortasuneko prestakuntza-programetan esperientzia duten erakundeen laguntzarekin kudeatzen dira. Interesatuek izena erakunde bakarrarekin soilik eman ahal izango dute: Novia Salcedo Fundazioa (60 beka), Ikaslan eta AFM (60 beka), Euskal Ganberak (40 beka), Euskal Herriko Unibetsitatea (60 beka), Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea (60 beka), Garapen eta Donostiako Sustapena (60 beka), eta Hetel, Confebask eta Adegi (60 beka).

2019ko Global Training deialdiko bekadunek bost kontinenteetako 51 herrialdetan kokatutako lehen mailako enpresa eta erakundeetan lan egiteko aukera izango dute, besteak beste, Microsoft, Harvard Medical School, NBE Emakumeak, PNUD edo CAF.

Hautagaitzak aurkezteko epea uztailaren 15etik irailaren 13ra arte izango da.

No comments yet.

Utzi erantzuna