II. “Emakumea teknologian” argazki lehiaketa

Itelazpik, Eusko Jaurlaritzaren telekomunikazioen sozietateak, bigarren urtez “Emakumea Teknologian” argazki lehiaketa antolatu du. Sozietate publikoaren helburua emakumea teknologian ikustaraztea da. Horretarako, parte hartzaileek, emakumea teknologian ikustarazten duen argazki bat eta pertsona horiek normalean burutzen dituzten zeregin teknikoen deskribapen laburra bidali beharko dituzte komunikazioa@itelazpi.eus helbidera.

SARIAK

Argazki lehiaketa honetan parte hartzeko epea ekainaren 30ean bukatzen da. Hasi, joan den otsailaren 11an hasi zen “Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna”rekin bat eginik.

Argazki onena egiten duenak Donostia-San Sebastianen dagoen Eureka! Zientzia Museorako sarrera bi eta Basque Culinary Centerren bi lagunentzako bazkari bat irabaziko ditu.

Horrez gain, 12 argazki onenak ItelazpirenBerdintasunaren Aldeko 2020”ko egutegian agertuko dira. Egutegia azaroaren 25ean aurkeztuko da, “Genero Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunean”, hain zuzen ere.

Animatu parte hartzera!!

Comments are closed.