Martxan da Gaztegune Plus zerbitzu berria!!

Bere helburua da gazteen proiektuak aurrera eramaten laguntzea; horretarako, aholkularitza, prestakuntza eta diru-laguntzak eskainiko dituzte.

18-30 urte ditut, zergatik interesatzen zait zerbitzu berri hau?

Zuri zuzendutako zerbitzua delako, gazte izateagatik zure garapenerako aukerak eskaintzen dizkizuna. Alde batetik, buruan duzun ideia garatzeko bidea ematen dizu. Zure herrian egin nahi duzun hori egi bihurtu dezakezu, zuk nahi duzun moduan eta horretarako behar duzun laguntza jasoz. Gainera, beste lekuetan topatuko ez duzun prestakuntza ere jasotzeko aukera izango duzu: praktikoa eta eraginkorra, gai interesgarri eta erabilgarriei buruzko pilula laburrak. Azkenik, dagoeneko lanean ari diren elkarteekin harremanetan ere jarri ahalko duzu.

 

Zer eskaintzen dit zerbitzu honek besteen aurrean?

Zure ideia, zure ekimena garatzeko laguntza jasoko duzu, eta zuk zeuk aurrera eramateko ere bai. Ez du zertan proiektu handi eta konplexua izan; besterik gabe, buruan duzun ideia garatzea da helburua, horrela ikasten baitira etorkizunean beharrezkoak izango zaizkizun hainbat gaitasun. Prestakuntza ere ezberdina izango da, hezkuntza formaletik kanpo, modu praktiko eta dinamikoan egina. Eta noski, guztia doakoa, zure eskura.

 

Zer nolako laguntza jasoko dut prozesuan?

Zure ideiari forma ematen lagunduko dizugu, garatzeko zehaztu beharrekoa aztertuz, diru-iturriak bilatuz, egin beharreko kontaktuak egiten lagunduz. Aldundiak horretarako diru-laguntza bat ere aurreikusten du, justu orain indarrean dagoena. Eskatu Gazteak Auzolanean beka

 

Zenbat denbora dut proiektua aurkezteko?

Aldundiak eskaintzen dituen diru-laguntzak zure ideia garatzeko bidea badira, aurtengo deialdia maiatza bukaeran amaitzen da. Hala ere, ideia edo proiektuaren izaeraren arabera, beste finantziazio-iturri batzuk ere bila daitezke.

 

Interesatua nago, nola jar naiteke harremanetan Gaztegune Plus zerbitzuarekin?

  • Telefonoz: 900 110 111, astelehenetik ostiralera 10:30-14:00 eta 16:30-20:30.
  • Emailez: gipuzkoangazte@gipuzkoa.eus helbidera idatziz.
  • Zentrora gerturatuz: Gaztegune, Anoeta pasealekua 28 – 20014, Donostia. Astelehenetik ostiralera, 16:30-20:30 (goizez, soilik hitzorduarekin)

 

Proiektua fisikoki zerbitzuan garatu behar dut? Laguntza izango dut materialak erabiltzeko?

Ez, proiektua diseinatzeko ez duzu zertan Gaztegune Plusera etorri. Gurekin harremanetan jarri eta zehaztuko dugu lan egiteko modua, emaila eta telefonoaz gain, gu zurera gerturatzeko prest gaude-eta.

 

Informazio gehiago