Desprintzesatze tailerra emakumeen etxean

XXI. mendean emakumeok ez dugu bizitza dorre batean ematen printze bat etorri eta salbatuko gaituen esperantzan. Baina badira “printzesa” izateko esperantzara eramaten gaituzten dinamika sozial asko.
Ezinezko edertasun-kanona, desberdin egiten gaituen maitasun erromantikoaren ideia, ezkongabe izatea gabeziako egoera gisa ikustea, gure desioak beste batzuenen mende jartzea, etxeko eta merkatuko gure lana ez aintzatestea… horrelako kontuek beti pertsona pasibo gisa ikusarazten gaituzte, zailtasunak jartzen dizkigute bizi nahi dugun bizitzaren gainean erabakitzeko.
Tailerrean lantzen dugu nola eragiten dieten dinamika horiek emakume izatearen inguruko gure bizipenari eta tresnak planteatzen ditugu norbera aske izan dadin izan nahi duen emakumea izateko.

Irantzu Varela Urrestizalaren eskutik

Noiz: Maiatzaren 16tik ekainaren 13ra (ostegunetan 18:00etatik 20:00etara)

Gazteleraz

Comments are closed.