Udalekuetarako izen ematea irekia

5696es

“Igerilekuko erronka” Galtzaraborda eta Fanderiako igerilekuetan

Errenteriako Udalak eta Serviocio BeONE Galtzarabordako Kiroldegiko eta Fanderiako igerilekuetako kirol instalazioak kudeatzen dituen enpresarekin batera, “Igerilekuko Erronka”ren aurtengo edizioa antolatu du. Aurtengo berrikuntza da igerilekuko erronka igerilekuko erronka solidario bihurtzea. Ekintza hori antolatzen da ADEMGI esklesori anizkoitza pairatzen duten pertsonei laguntza ematen dien elkartearentzat dirua jasotzeko helburuarekin.

“Igerilekuko Erronka” kirol jarduera boluntarioa da igerilekura igeri egitera sarri joaten diren erabiltzaileei eskaintzen zaiena. Ideia nagusiena da erabiltzaileen artean pizgarri txiki bat sortzea, eta probak irauten duen bitartean ibilalditxo fiktizoa egin dezaten sustatzea.

Aurten proposatzen dugu hiru erronka betetzea, 25, 50 eta 100 kilometroko erronka bana eta apirilaren 12 baino lehen bete beharko baitira (guztiak edo baten bat).

Jardueraren funtzionamendua oso erraza da. “Igerilekuko erronkan” parte hartu nahi duen pertsonak izena eman beharko du soroslearen mahaian, Errenterian dauden udal igerilekuetatik nahi duenean eta izena ematean kopuru sinbolikoa, euro 1, ordaindu. Eskuratzen den diru guztia Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteari emango zaio gaixotasuna pairatzen dutenen aldeko lanera bideratu dezan.

Igeri egiten duen egun bakoitzean egindako distantzia jakinaraziko dio sorosleari, eta, era horretan, egindako metroen kontrola eta falta zaizkion metroen kontrola egingo dira.

Astero jarriko da instalazio bakoitzeko oholetan parte-hartzaile bakoitzak egindako distantzia.

Apirilaren 13an egingo dugun jaian igeriketa-lehiaketa txiki bat egingo dugu igerilekuan, Erronkari amaiera emateko. Ondoren diplomak, opariak eta abar emango ditugu. Apirilaren 13an amaierako ekitaldi bat egingo da, errelebokako lehiaketa popularra taldeka, 100×50 metro eta, jarraian, diplomak emango dira eta luncha eskainiko zaie bertaratutakoei.

Erronkaren aurreko edizioan adin eta egoera fisiko desberdineko 200 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte. Aurten helburua da parte-hartze kopuru hori handitzea.

Animatu! Zuk ere gure erronka horietako batean parte har dezakezu (edo guztietan). Gainditu zure helmugak helburu solidario batekin kolaboratzen!

No comments yet.

Utzi erantzuna