AISA Euskara ikastaroa Oarsoaldeara etorri berri direnentzat

  • 60 orduko ikastaroa: Aurrez aurreko 4 ordu astean
  • Matrikularen prezioa: 5 €.
  • Matrikula: 2019ko urtarrilaren 22tik otsailaren 15era.
  • Ikastaroa: Otsailaren 25etik ekainaren 21era

AISA harrera ikastaroak zer dira?

Hizkuntza-harrera ikastaroak dira, euskara ikasten hasten diren etorri berriei bideratuak, alegia.

Nori bideratuta daude?

16 urtetik gorakoei, betiere euskararekin harremanik izan ez eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi direnei.

Zein da helburua?

Euskal gizartea ezagutzea eta lehen urratsak eman ditzatela euskara ikasten.

Zenbateko iraupena dute?

60 ordu guztira: 4 ordu astean

Zer ikasten da?

Ikastaro horietan motibazioa lantzeko gaiak aztertzen dira, hau da, gizartea ezagutzeko aukera ematen dutenak: agurrak, zenbakiak, familia, eskola, garraioa, osasuna, kirola, azoka… Ariketek gai horien hiztegian bereziki jarriko dute arreta, hala nola hizkuntzaren oinarrizko ulermenean (kaleetako errotuluak, kartelak…).

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA UDAL HIZKUNTZA POLITIKA SAILEAN: 943 44 96 13

IZEN-EMATEA 2019ko OTSAILAREN 15a BAINO LEHEN

Helbidea: Pablo Iglesias kalea, 3;  20.100 Errenteria
Tel./Faxa: 943 44 96 13 / 943 44 96 50
Email: euskara@errenteria.eus
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 7:00etatik  14:00etara

Comments are closed.