Oinarrizko arabiar ikastaro trinkoa

Errenteriako Al Assafa Basque islamiar zentroak helduei zuzenduriko doako oinarrizko arabiar ikastaro trinkoa eskainiko du datorren azaroaren 2tik abenduaren 21era bitarte, Honda Euskadiren bitartez eta Errenteriako Udaleko babesarekin.

Hain zuzen ere, ostiralero, arratsaldeko 17:00etatik 19:00 bitarte izango dira eskolak Udal Euskaltegiak utzitako areto batean (Migel Zabaleta kalea, 14).

Hori dela-eta, plaza mugatuak izango dira eta aurrez izen eman beharko da ondorengo posta elektronikoan fikry76@yahoo.fr edota 664 318 365 telefonora deituaz.

Elkartearen helburu eta asmoa da 16 orduko ikastaro baten bidez, arabiar hizkuntzara hurbiltzea: dela grafiara dela ahozkotasunera. Besteak beste, oinarrizko esaldiak eraikitzen, agurrak edota alfabetoko hizkiak ikasiko dira. Bide batez, arabiar kulturara hurbilketa egiteko parada izango da. Izan ere, Soumaya Bouharrat irakasle Marokoarrak prestutasun osoz azalduko ditu ikasleek dituzten zalantza edota jakin-minak.

Proiektu honekin batera, herriko 50 haurrek eta gaztek arabiar saioak jasoko dituzte. Ordea, hauen kasua bestelakoa da, izan ere, horiek ahozko hizkuntza jada menperatzen dute eta alfabetatzeko saiakera egiten ari dira. Ondorioz, kasu honetan dagoenak ere badu saioak jasotzeko aukera.

Izen emate epea zabalik azaroaren 2ra bitarte!

SAIOAK DOAKOAK DIRA

Comments are closed.