Eskola kiroleko monitore izateko online ikastaroa

HARTZAILEAK

Eskola kiroleko teknikari gisa lanean ari direnei edo zeregin horretan lan egin nahi duten pertsonei zuzendua dago. Bereziki, heziketa fisiko edota kirol titulaziorik ez duten edota heziketa fisiko eta kirolarekin lotura zuzenik ez duten ikasketarik burutzen ez dabilenei bideratua dago.

Lehentasuna izango du eskola kiroleko teknikari gisa lanean dabilenak.

  • Ikastaroan parte hartzeko gutxienezko adina: 16 urte.
  • Gutxienezko ikasketak: D.B.H.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Ikasleak ikastaroa jarraitu ahal izateko behar dituen baldintza teknikoak gutxienekoak dira, hots, internetera konektatzeko beharrezkoak direnak.

METODOLOGIA

Ikastaroa on line izango da, aurrez-aurreko saio praktikoez osatua.

Online atalak baliabide esklusiboak eskainiko ditu, honek aukera emango dio ikasleari gaian jakitunak direnek landutako material didaktikoen bidez ezaguerak eskuratzea, multimedia, galdetegiak, etab.

Ikasleak izkutuko gako baten bidez ikastaroko web orrirako sarbidea izango du. Honez gain, ikasleak ikastaroko irakasle laguntzaile baten zerbitzu zuzen, etengabe eta pertsonalizatuaz gozatzeko aukera izango du. Azken honek ikastaroari ahalik eta probetxu handiena ateratzen lagunduko dio.

IRAUPENA

Eskola orduak: 20 ordu teoriko gehi praktikak.

PREZIOA

50 euro.

TITULAZIOA

Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioak, Arabako Foru Aldundiak, Bizkaiako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako ziurtagiria jasoko dute ikastaroa gainditzen duten parte hartzaileek.

HIZKUNTZA

Euskaraz edo gaztelaniaz (aukeran)

Izen emate epea 2018ko urriaren 7ra arte

►►►►INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN◄◄◄◄

 

Comments are closed.