Xenpelar tailerrak

2019/2020 ikasturterako ere tailer eskaintza zabala prestatu du udalak, bai haurrentzat, gazteentzat eta helduentzat ere:

1.- ZERAMIKA

Eskulturen modelaketa, murala, mosaikoa edo azulejuen dekorazioa egiten ikasteko tailerra.

Astelehena / Asteazkena 18:30-21:00
Asteartea / Osteguna 18:30-21:00

2.- ZAHARBERRITZEA

Parte-hartzaileek altzarien apainketa “vintage” erara, tapizeriaren hastapenak eta altzari zaharren zaharberritzea landuko dituzte.

Astelehena 15:00-18:00
Astelehena / Asteazkena 18:00-21:00
Asteartea / Osteguna 18:00-21:00

3.- ARGAZKIGINTZA DIGITALA

Kamera erabiltzen ikasteaz gain, argazkigintzari lotutako Photoshop, Hofmann eta Pinchale Studio programen nondik norakoak ezagutzeko ikastaroa.

Astelehena / Asteazkena / Ostirala 15:30-17:30 / 17:30-19:30
Asteartea / Osteguna 18:00-21:00

4.- PINTURA

Nondik eta nola ekin margolan bati? Marrazketa teknikak hobetzeko eta materialak ezagutzeko tailerra.

Asteartea / Asteazkena / Osteguna 16:00-18:00
Astelehena / Asteazkena 18:00-21:00
Asteartea / Osteguna 18:00-21:00

5.- PATCHWORK

Ikasleek koloreak josiz sormena lantzeko aukera izango dute eta esperientziarik gabe ere, lan ikusgarriak egitekoa.

Astelehena / Asteazkena 16:00-18:30 / 18:30-21:00
Asteartea 15:30-18:00 / 18:30-21:00
Osteguna 15:30-18:00

6.- EGUR TAILLA

Egurra lantzeko beharrezkoak diren ezagutza guztiak: tresnak, zorroztea, marrazkiak, tindatzea. Altzari tradizionalen diseinua eta heraldika ere landuko dira.

Astelehena / Asteazkena 16:00-18:00 / 18:00-20:00
Asteartea / Osteguna 15:00-18:00 / 18:00-21:00
Ostirala 15:30-17:30 / 17:30-19:30

7.- HAUR ETA GAZTEENTZAKO TAILERRAK

Arte plastikoak (7-12 urte)

Marrazkiak, karetak, buztinezko figurak, buruhaundiak edo txotxongiloak egingo dira ikastaroan zehar.

Astelehena / Asteazkena 17:00-18:30
Asteartea / Osteguna 17:00-18:30

Argazkigintza digitala (13 urtetik aurrera)

Kamera erabiltzen ikasteaz gain, argazkigintzari lotutako Photoshop, Hofmann eta Pinchale Studio programen nondik norakoak ezagutzeko ikastaroa.

Asteartea / Osteguna 17:30-19:00

Izen emateak irailaren 16tik 27ra

►►Eskuorria◄◄

►►Izen emate orria◄◄

Comments are closed.