Xenpelar udalekuak (12-17 urte)

Xenpelar Udalekuetan izen-emate epea apirilaren 23an zabaldu zuten eta lekuak bete arte egongo da zabalik. 12-17 urte bitarteko gazteei zuzenduta, uztailaren 2tik 13ra izango dira astelehenetik ostiralera 10:30etik 13:30era.

Aurten bi dira antolatutako tailerrak:

►Lehendabizikoak argazkigintzarekin du lotura. Helburua du gazteak irudi digitalaren mundura gerturatzea eta horretarako, ondorengo irudiak landuko dituzte: kameraren erabilera, irudiak moldatzeko programak, estudioa, erretratuak eta txangoak. Gainera, parte-hartzaile bakoitzak bere Hoffman albuma osatu ahal izango du.

►Eta bestea berriz Disenua egurrean laserrarekin tailerra antolatu dute. Laser inpresorarekin eta pirograbailuarekin egur gainean diseinatzeko aukera izango dute gazteek.

Izen-ematea Xenpelar Tailerretan eta Niessen Kulturgunean egin ahal izango da, ondorengo egun eta ordutegian:

Xenpelar Tailerrak (Merkatuzar)

  • Astelehena-osteguna: 17:30-21:00
  • Ostirala: 16:00-19:30

Niessen Kulturgunea

  • Astelehena-ostiralera: 10:00-13:00
  • Asteartea eta osteguna: 17:00-20:00

Kostua: 50 euro.

Informazio gehiago eta izen emate orria   →  →  →   HEMEN   ←   ←  ←

Comments are closed.