Euskara ikastaroak otsailetik aurrera

Errenteriako Udal Euskaltegiak euskara ikastaro berriak eskainiko ditu otsailetik aurrera. Bi  ikastaro mota hautatu ahal izango dira:

⇒ IKASTARO ARRUNTA: Astean 10 ordu

⇒ IKASTARO TRINKOAK: Astean 15 – 20 ordu

Ikastaroa astelehenetik ostegunera izango da

Diru laguntzak:

* Errenteriako Udalak diru-laguntza lerroa dauka euskara ikasten dutenei laguntzeko, ikasleek ordaindutako matrikularen %80 artekoa berreskuratu ahal izango dutelarik

* Errenterian erroldatutako langabetuentzat ikastaroak doan izango dira

Ikastaroaren iraupena:

Otsailaren 13tik ekainaren 22ra izango da

Informazio gehiago:

Jarri harremanetan Udal Euskaltegiarekin 943 44 96 80 telefono zenbakian edo euskaltegi@errenteria.eus helbidera idatziaz

IZEN EMATE EPEA URTARRILAREN 31ra ARTE EGONGO DA ZABALIK

Comments are closed.