Kronika: Etxebizitza komunitariorako lehenengo saioa

Captura de pantalla 2017-04-18 a las 16.12.33

Azkenean bai, abiatu dugu gazteentzako etxebizitza komunitarioa definitzeko prozesua. Apirilaren 7an ostirala, bildu ginen lehenengoz proiektua azaldu eta denon artean lehenengo erabakiak hartzen hasteko.
Denera, 50 lagun baino gehiagok hartu genuen parte, jatorri eta adin anitzetakoak gainera.
Lehenengo tartean proiektua behar bezala aurkeztu eta gehiago definitzeko bidea zein izango den azaldu genuen, zalantza guztiak argituz. Ondoren, parte hartze dinamiken bidez jardun ginen etxebizitzaren izaerak eta bertako biztanleak aukeratzeko baldintzen inguruan.
Bertan izan ez bazinen ere oraindik eman dezakezu zure iritzia horretarako egokitutako galdetegi honetan.
Ez ahaztu, hurrengo saioa maiatzaren 5ean izango da, ostiralez, Merkatuzaren arratsaldeko 18:00tan.

 

Comments are closed.