Udalekuetako eta kanpamenduetako argazkiak eskuragarri

Udalekuetako argazki guztiak ikusteko aukera duzue!

Udako oporretako udalekuak eta kanpamenduak burutu dira eta bertan parte hartu duten neska mutilek, primeran pasa dute. Egun hauetako oroitzapen bat eduki nahi baduzue, izen emate orrian jarritako helbide elektronikora mezu bat bidaliko da, argazkiak nola lortu azaltzen.

Bertan adierazten den bezela, ondorengo sarbide honetan saioa hasi eta argazkiak ikusteko aukera egongo da kontua aurretik sortuta badago. Sarbidean zure helbidea eta pasahitza sartuaz argazkiak eskuratu ahalko dira.

Berriz, izen ematea bulegoan egin bazen , posta elektroniko bat jasoko duzue postontzian erabiltzailea sortzeko jarraibideekin. Behin erabiltzailea sortuta, argazkiak ikusi ahalko dira.

 

Categories