PROGRAMA: TXIKIAK

2012-2014 urteetan jaiotako haurrei zuzendutako udalekuak

Errenterian egingo diren jardueretan oinarrituko da.

Adina: 2012 – 2014 jaiotakoak
Iraupena: 10 egun txanda bakoitzeko
Ordutegia: 10:00 – 13:00

Txandak:

  • 1. txanda: ekainaren 25etik uztailaren 6ra (astelehenetik ostiralera).
  • 2. txanda: uztailaren 9tik 20ra (astelehenetik ostiralera).

Lekuak:

  • Erdigunea
  • Beraun

Prezioa: 41,30 € txandako

Hobariak:

  • Seme/alaba bat baino gehiago Txikiak edo Udalekuak programetan izena ematen duten familiek……………………………………………………………………………. % 20
  • Familia ugariek…………………………………………………………………………………………. % 50

Hobari hauek ez dira metagarriak izango.

GARRANTZITSUA!

Haur bakoitzak txanda batean bakarrik parte hartu ahal izango du. Horretarako txanda bat eta leku bat aukeratu behar da.

Parte ahal izango dute Errenterian erroldatutako haurrek, Errenteriako ikastetxe batean ikasten dutenek edo gurasoetako bat Errenterian erroldatuta badago (bananduta badaude)

IZEN-EMATEA

Epea: Martxoaren 12tik 23ra
Non: ZU! Zerbitzuan (Herriko plaza 1)
Ordutegia: 7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
Telematikoki: gazteria.errenteria.eus web orriaren bitartez
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Izen-emate orria (*)
  • Ordainagiria
  • Haurraren Osasun Txartelaren kopia

Internet bidez egindako izen emateetan beharrezko dokumentazioa online prozesuaren bitartez egingo da.

(*) Izena emateko bete beharreko orria gazteria.errenteria.eus web orritik jaitsi daiteke edo ZU! Zerbitzuan (Herriko plaza 1) har daiteke.

Errenteriako Udalak matrikulazio sistema berri bat jarri du martxan Udako Oporrak kanpainarako, Txikiak, Udalekuak eta kanpamenduak programen izen-ematea errazteko asmoz.

Urte honetan izen emateak telematikoki egiteko aukera dago gazteria.errenteria.eus web orriaren bitartez.

Izen-ematea, beste urteetan bezela paperez egin ahal izango da ere. Horretarako, gazteria.errenteria.eus web orriaren bitartez jeitsi ahal izango da izen emate orria edo bulegoan hartu. Lehen aldiz, Errenteria Udaleko ZU! ZERBITZU BERRIAN (Herriko plaza 1) egingo dira izen emateak martxoaren 12tik 23ra.

Ordainketa, ZU! zerbitzuan bertan egiteko aukera egongo da ere kreditu txartelaren bidez, banketxera joan beharrik izan gabe.

 

ITZULKETAREN BALDINTZAK

Izen-ematea eta kuotaren ordainketa egin ondoren, joateari uko eginez gero, dirua itzultzeko ondorengo irizpideak jarraituko dira:

  • BAJA martxoaren 12tik 23ra: ordaindutakoaren % 100 itzuliko da.
  • BAJA apirilaren 23 bitarte: ordaindutakoaren % 50 itzuliko da.
  • BAJA apirilaren 24tik aurrera: ez da dirurik itzuliko.

INFORMAZIO BILERAK

► MERKATUZAR-en ◄

EKAINAK 11, ASTELEHENA
17:00TXIKIAK 1. Txanda – Erdigunea
18:00TXIKIAK 2. Txanda – Erdigunea
19:00KANPAMENDUAK – Nafarroa

EKAINAK 12 , ASTEARTEA
17:00 UDALEKUAK 1. Txanda – Erdigunea
18:00UDALEKUAK 2. Txanda – Erdigunea
19:00KANPAMENDUAK – Lousada

► BIZARAIN-en ◄

EKAINAK 13, ASTEAZKENA

18:00TXIKIAK 1.-2. Txanda  –  Beraun
19:00UDALEKUAK 1.-2.Txanda –  Beraun