0-12 urte bitarteko haurrentzat

Anima zaitez, primeran pasako duzu !!

Errenteriako Udaleko Gazteria azpisailak, “Neguko Oporrak” ekintza antolatu du

Noiz: abenduaren 22-23-26-27-28-29-30 eta urtarrilaren 2-3-4 bitarte izango da (abenduaren 4a bakarrik goizez ludoteketako erabiltzaileentzat)

TXIKIEN TXOKOA 0-5 urte bitartekoentzat

Familia giroan egoteko guraso eta haurrei zuzenduriko espazioa izango da. Haurrak helduengandik lagunduta egon beharko dira

Non: Jose Luis Caso aretoan

Ordutegia: 16:00etatik 18:45etara

HAURREN TXOKOA 6-12 urte bitartekoentzat

Goizetan, Errenteriako ludoteketan egingo dira ekintzak eta bertako erabiltzaileei zuzendurik dago. Arratsaldean berriz haur guztiek parte hartu ahal izango dute

Lekua eta ordutegia:

Goizetan Udal Ludoteketan 11:00etatik 13:00etara

Arratsaldez berriz Jose Luis Caso aretoan 16:00etatik 19:00etara

Eta abenduak 23 eta 30 (larunbata) ZINEMA NIESSEN-en 11:00etan (ateak 10:30etan irekiko dira):

  • abenduak 23: BALLERINA
  • abenduak 30: ZIPI ETA ZAPE

Gonbidapenak zinema saio aurreko ostiralean banatuko dira arratsaldez Merkatuzarren. Sarrera kantitatea mugatua !

Funtzionamenduaren araudi orokorra HEMEN 

DOHAINIK !!!


Categories