Lousada kanpamenduko argazkiak

Gerturatu Merkatuzarrera argazkiak jasotzera!

Lousadako kanpamenduetan egon diren neska mutilak primeran egon dira. Egun hauetako oroitzapen bat eduki nahi baduzue, izen emate orrian jarritako helbide elektronikora mezu bat bidali da, argazkiak nola lortu azaltzen.

Bertan adierazten den bezela, ondorengo sarbide honetan saioa hasi eta argazkiak ikusteko aukera egongo da kontua aurretik sortuta badago. Sarbidean zure helbidea eta pasahitza sartuaz argazkiak eskuratu ahalko dira.

Berriz, izen ematea bulegoan egin bazen , posta elektroniko bat jasoko duzue postontzian erabiltzailea sortzeko jarraibideekin. Behin erabiltzailea sortuta, argazkiak ikusi ahalko dira.

Argazki asko atera direnez, guztiekin, cd bat prestatu da. Eskuratu ahal izateko, gerturatu zaitezte astelehenetik ostiralera Merkatuzarreko Hezkuntza eta Gazteria sailera (Pablo Iglesias kalea, 3), goizeko 8:00etatik 14:00etara eta cd-a eraman ahal izango da

Categories