KUADRILLATEGI, hizkuntza propioa duen koadrila

Izen emate epea zabalik urriaren 20ra arte !!

Lagunarteetan biltzen diren gazteen hizkuntza ohiturak euskaraz finkatzeko egitasmoa da Kuadrillategi (aisialdirako eskaintza bat)

12 eta 16 urte bitarteko lagunartekoei zuzenduriko egitasmoa da, DBH ikasten ari diren gaztetxoei zuzendua

Euskaraz ongi pasatzeko gogoa dutenek osatzen duten koadrila honetan, denon artean prestatutako gustuko ekimenak egiten dira, irteera bereziak, egun pasak, asteburu-pasak… eta noizean behin, beste herrietako gazteekin elkartzen dira.

Kuadrillategiko saioak bi ordukoak izaten dira, astean behin, ostiraletan. Izen emate epea, Errenterian, urriaren 2tik 20ra izango da, dohainik. Izen emate orriak ikastetxeetan banatu dituzte, Gazteentzako Informazio Bulegoan ere eskuratu daitezke edo bestela hemen

Orria bete ondoren, eraman ezazu Lau Haizetara Euskaldunon Elkartera (Pablo Iglesias 11 kalea, Errenteria) 9:00etatik 13:00etara bulego ordutegian edo utzi ezazu elkartean dagoen buzoian

Saioak urriaren 20an hasiko dira 19:00etatik 21:00etara

Anima zaitez eta ondo, ondo pasa !!!

Categories