Kanpamenduak: Lousada

2001-2004 urteetan jaiotako nerabeentzat kanpamenduak

AURREZ IZENA EMATEKO

Nahita nahiezkoa Gazte Informazio Bulegotik pasatzea

EPEA: MARTXOAREN 27tik APIRILAREN 7ra
Lekua: Gazte Informazio Bulegoa (MERKATUZAR)
Ordutegia: 9:30 – 14:00 eta 16:30 – 19:00 (ostiral arratsaldetan itxita)

ZOZKETA

Data eta lekua: apirilaren 25ean, Merkatuzarreko Balioanitz gelan
Ordua: 10:00etan
Emaitzak: apirilaren 26etik aurrera Gazte Informazio Bulegoan eta http://gazteria.errenteria.eus

IZEN-EMATEA

Epea: maiatzaren 2tik 5era
Lekua: Gazte Informazio Bulegoa (MERKATUZAR)
Ordutegia: 9:30 – 14:00 eta 16:30 – 19:00 (ostiral arratsaldetan itxita)
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

▪ Izen-emate orria osatuta (*)
▪ Ordainagiria
▪ Familia ugarien liburu/txartela (familia ugariek bakarrik)

(*) Izen-emate orria interneten edo Gazte Informazio Bulegoan eskura daiteke

ITXARON ZERRENDA

Izena emateko epea bukatu ondoren plaza libreak geratuko balira, itxaron zerrendako ordena errespetatuz emango dira. Izen-emate berri hauetarako telefonoz abisatuko da.

Oharrak!
Errenterian erroldatutako haurrek bakarrik parte hartu ahal izango dute
Inoiz kanpamendutan parte hartu ez dutenak lehentasuna izango dute

 

INFORMAZIO OROKORRA