“Gazteon Madalenak 2018” lehiaketaren irabazleak

Zorionak neskak!

Madalena jaietako antolatzaileek jai parte hartzaileen alde lan egiten dute. Nerabeen proposamenak jasotzeko asmotan, urte honetan, 1 minutuko bideo grabaketa egitea luzatu zitzaien, edozein eratan izan zitekeelarik: bakarka, taldean, mozorrotuta, bertsotan, musikatua…

“Gazteon madalenak 2018” lehiaketan aurkeztutako bideoen artean ondorengo irabazle hauek, uztailaren 21ean, Holi Txupinazoan jaietako abestiaren koreografia aurkeztuko dute: Estibaliz, Julene, Eneritz, Nereak eta Maiderrek. Zorionak neskak!!

Datorren urtean zu izan zaitezke protagonista…

Gora Madalena jaiak!!!

Categories