AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Informazio inprimakia:(Dokumentu honetan Udaletxean aurkeztu beharreko informazio osoa kontsultatu ahal izango duzu) (D01401 inprimakia) 

1. Eskaera-orria eredu normalizatuan(E01319 inprimakia). Eskaera orriarekin batera (D01401 inprimakia) agertzen den dokumentazioa aurkeztu behar da.

Ordezkariak eskatzen badu (E00001 inprimakia): eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NANaren fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

2. Onartua izateko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, eskaerarekin batera dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

a) NANa edo legez ordezkatzen duen dokumentua.

b) Baldintza agiri hauen 3. atalean ezarririko baldintzak betetzen direlako ardurapeko deklarazioa (D01319 inprimakia).

d) Eskatzailearen datuak ikuskatzeko baimena (B01401 inprimakia).

e) Diru-sarreren aitorpena:

1. Azken ekitaldiko PFEZ aitorpena.

2. Errenta-aitorpena egitetik salbuetsita egon arren azken ekitaldian diru-sarrerarik izan badu, “Zerga oinarria (308807 dokumentua) eskatu behar du Donostian Ogasunak Okendon edo Errotaburun dituen bulegoetan.

3. Ogasunean berari buruzko datuak izan ezean, “Informazio fiskala”ren gaineko egiaztagiria eskatu behar du.

4. Hileko diru-sarreren gaineko zinpeko aitorpena (A01401 inprimakia).

5. Udalak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein dokumentu.

f) Ekintza komunitariorako konpromiso-agiria (F01401 inprimakia).

BAJA ESKAERA

Gazteentzako etxebizitza komunitarioan bizi den pertsona batek, egonaldia bertan behera utzi nahi izanez gero, Udaleko Gazteria azpisailari jakinarazi behar dio. Ondoren, Udaletxean (E00000 inprimakia) inprimakia aurkeztu behar du.
Inprimakian zehaztu behar da:

* Etxebizitza utziko duen eguna
* Fidantza itzulketa egin ahal izateko, kontu korronte zenbakia
* Banketxe agiria, kontu korronte titulartasuna egiaztatzeko