FAMILIA JOLASEAN: 0-8 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendua

Gerturatu zaitez!!

Errenteriako Udalak Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearekin elkarlanean garatuko duen proiektua da hau. Otsailean hasi eta ekaina bitarte iraungo duen proiektua, 0-8 urte bitarteko haurrak dituzten familiei (guraso nahiz zaintzaileei) dago zuzenduta. Familietan aisialdia euskaraz sustatzeko helburua du egitasmoak. Aisialdi jarduera hau euskara hutsean gauzatuko da, euskaraz bizitzeko bultzada eman nahi bait da, jolasak eta kantuak landuz eskola ordutegitik at.

Kontuan harturik familia dela esparrurik egokienetakoa hizkuntza ohiturak sustatzeko eta sendotzeko, programa honen helburua, gurasoei eta zaintzaileei tresnak ematea da, euren ardurapean dauden haurrekin euskaraz aritzeko.

Aurtengo erronka, eskaintza auzoetara zabaltzea da. Beraz erdigunea baztertu gabe, herriko zenbait jolasgune aukeratu dira, eguraldiak lagun, saioak burutzeko. Bi hezitzaile arduratuko dira astero dagokioen parkean edo eremuan jolasak eta ekintzak dinamizatzeaz.

Parte hartu ahal izateko ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea baina bai familian aritzea.

Otsailaren 23an

Non: Telleri eskolako patioan

Ordutegia: 17:30etatik 19:00etara

Ostiralero egingo dira saioak herriko jolasgune batean. Doakoa da.

Ekintza hau ekainaren 15a arte egin ahal izango da. Kontsulta ezazu gure agendan, ondorengo asteetan zein jolasguneetan egingo den.

Informazio gehiago:

943 44 96 40 telefono zenbakira deitu

 

Categories