Familia gunea (0-6 urte bitarteko haurrei zuzendua)

Urriaren 8tik aurrera zabalik!

0-6 urte bitarteko haurrentzat eta beraien familientzat

Adina: 2012 – 2018 jaiotakoak
Ordutegia eta lekua:

  • Astelelehenetik ostiralera (17:00-19:00) Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan (beteta)
  • Asteazkenean (10:00-12:00) Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan (plazak hutsik daude)
  • Larunbatetan (17:00-19:00) Markolako ludotekan (plazak hutsik daude)

Prezioak familiako:

  • 41,20 € ikasturte osoa
  • 20,60 € hiru hilabete

Hasiera eguna:

Urriak 8

GARRANTZITSUA!

Familia gunean parte hartu nahi ezkero, ondorengo bi txanda hauetan izena emateko aukera dago:

– Asteazkena (10:00-12:00) Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan

– Larunbatean Markolako ludotekan (17:00-19:00)

ZU! Udal arreta zerbitzuan (Herriko plaza z/g) eskuragarri dago izen emate orria eta kuotaren ordainketa ere egin daiteke kreditu txartela bidez.

FAMILIA GUNEAREN IRIZPIDEAK

Izen emate orria betetzerakoan, umearen datuak eta berarekin etorri ahal izango diren erreferentziazko pertsonen datuak jarri behar dira.
Astelehenetik larunbatera txanda bakarra aukeratu ahal izango da
Txanda bakoitzean plazak mugatuak dira, gehienez 18 familiak har dezake parte. 18 familiak baino gehiagok izena ematen badute, txanda bakoitzeko parte hartuko duten familiak zozketa bidez hautatuko dira.
Aukeratu duzun egun honetan zehaztutako familia kopurua gaindituko ez balitz, urriaren 1eko astean jakinaraziko dizugu onartua izan zarela e-mail bidez. E-mail horretan ordainketa prozesua adieraziko dizugu.

Aukeratu duzun egunean 18 familiako muga gaindituko balitz, zozketa prozesuari ekingo diogu:
                                       Zozketa prozesua:

Zozketa beharrezkoa den kasuetan, izena eman duen bakoitzari mezu bidez zozketarako egokitu zaion zenbakia bidaliko zaio, zozketa egin aurretik.
18 familia baino gehiagok izena eman duten txanda bakoitzeko, zenbaki bat aterako da zozketan. Zenbaki horren ondorengo 18 familiak (zozketa zenbakia barne) aukera izango dute aukeratu duen txandan parte hartzeko.
Urriaren 1ean zozketa burutuko da Merkatuzarreko balioanitz gelan eguardiko 11:00etan. Publikoa izango da. Era berean, grabaketa egingo da eta gazteria.errenteria.eus orrian argitaratuko da
Zozketan plaza tokatu ez zaienekin, itxaron zerrenda osatuko da
Plaza bat egokitu zaienei, urriaren 1-2 artean mezua bidaliko zaie. Bertan ordainketa egiteko moduak eta epea adieraziko zaie.
Itxaron zerrendan geratu diren guztiek bi aukera hauek izango dituzte:
– Berak aukeratutako txanda horretan itxaron zerrendan geratu ahal izango da, bajaren bat egon ezkero aukera eduki dezan.
– Aukeratu ez duen beste txanda batean tokia egon ezkero, e-mailez adieraziko zaio urriaren 1eko astean bertan, ze aukera egon daitezkeen aldaketa burutzeko. Bi egunetako epean erantzun beharko du e-maila interesa duen pertsonak. Kasu horretan ere, eskaera eskaintza baino haundiagoa balitz, zozketa bidezko prozedurari ekingo genioke (zozketa prozesuan adierazten den bezela)

3 hilabeteko kuota erabaki duenak, alegia 20,60 euro, behin epea pasata aurrera egitea erabakiko balu, urte osoari dagokion kuotaren kopuru osoa ordaindu beharko du, hau da, 20,60 euro.
Izen ematea txanda batean egin bada, ikasturtean zehar, ezin izango da beste txanda batetara aldaketarik egin.
0-6 urte bitarteko umeen familiak beste seme-alaba bat badute 6 urte baino gehiago dituena, umea familia gunera ekarri ahal izango dute baina erreferentziazko helduak duen errola jarraituko du.
Saio bakoitzean bidelagun bat egongo da. Bere helburua ez da saioa dinamizatzea, eginkizun hori umearekin datorren erreferentziazko helduari dagokio.

EGUTEGIA (2018KO URRITIK 2019KO OTSAILERA)

Categories