“Familia-Gunea” Errenteriako 0 eta 6 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduriko espazioa

ADI, TXANDAK ARGITARATU DIRA !!

Herriko familiek beren haurrekin aisialdiaz gozatzeko espazioaren beharra ikusirik, Errenteriako Udaleko Gazteria azpisailak “Familia-Gunea” espazioa sortu du Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan.

Nori zuzendua: Errenteriako 0 eta 6 urte bitarteko haurrak dituzten familiei

Familia gunearen helburuak:

  • Familiek eredu positiboak eraiki eta sustatu ditzeketen haurren hezkuntza prozesuan
  • Familia eta seme-alaben arteko kalitatezko elkarrekintza bultzatu, baliabide ezberdinak eskainiz
  • Etapa honetan ezinbesteko diren alderdi psikomotor eta emozionala garatzeko egokitutako espazioa sortu

Bertan parte-hartzeko ezinbestekoa da:

      ► Haurrak 0-6 urte bitarteko adina edukitzea

      ► Erreferentziazko heldu batekin etortzea

      ► Bai haurrak eta baita helduak jolastera etortzea

      ► Aurrez izena ematea

Saioetan bide-lagun bat egongo da

Urtarrila bitarte izen-ematea doakoa izango da, familiek zerbitzua ezagutu eta esperimentatu dezaten.

KONTSULTA EZAZU TXANDEN ZERRENDA

Familia-gunea Jose Luis Caso aretoan izango da azaroaren 6tik aurrera:

asteazkenak: 10:00-12:30

Astelehenak, astearteak, asteazkenak eta ostiralak: 16:30-19:00

INFORMAZIO GEHIAGO: 943 44 96 40 telefono zenbakira deituaz edo gazteria.errenteria.eus web orrian eskuratu daiteke

Categories