Etxebizitza komunitarioa

Irtenbide bat eman nahi diogu gazteek emanzipatzeko duten arazoari, beste eredu bat sortzen lagunduko duen proiektuarekin.

Prozesuaren aurkezpen dokumentua

18-30 urte bitarteko gazteen artean jaso dugun kezka nabarmenena emantzipatzeko zailtasuna izan da.Horregatik, eta Holanda, Danimarka edo Kataluniako esperientzia arrakastatsuak oinarri hartuta,
gurean aitzindaria den proiektu bat jarriko dugu martxan: GAZTEENTZAKO ETXEBIZITZA KOMUNITARIOA.

Zergatik gazteentzakoa? Gazteak zaretelako emantzipatzeko zailtasun handienetakoak dituzuenak.

Eta zergatik komunitarioa? Espazio indibidualez gain, konpartituko diren espazioak ere izango dituelako.

Eraikina Udalak jarriko du, eta behar diren moldaketak egiteko aurrekontua ere bai. Baina oraindik garrantzitsuena falta da: etxe hori, bertako taldea osatzeko irizpideak, eta elkarbizitza arauak nolakoak izan behar diren zehaztea. Lan horretan ari gara orain saio parte-hartzaileen bidez.

Etxebzitza jardunaldiak

Joan den martxoaren 10ean, Xenpelar etxean bildu ginen etxebizitza kooperatibo eta komunitarioen inguruan gehiago jakiteko asmoz. Honetarako jardunaldi xume baina interesgarria antolatu genuen. Bartzelonako Sans auzoan kokatua dagoen LaBorda fundazioko Arnau kidea eta berez lezotarra den Irati Mogollon Gonzalez ikerlaria ere. Jardunaldira batik bat herriko gazteak gerturatu ziren baina baita hainbat arkitekto, beste herrietako gazte, alkate eta teknikariak ere. Guztira 40 pertsona inguru bildu ginen.

LaBordari buruzko hitzartzea

Irati Mogollonen hitzartzea

Lehenengo saio parte-hartzailea (apirilak 7)

Captura de pantalla 2017-04-18 a las 16.12.33

Denera, 50 lagun baino gehiagok hartu genuen parte, jatorri eta adin anitzetakoak gainera.
Lehenengo tartean proiektua behar bezala aurkeztu eta gehiago definitzeko bidea zein izango den azaldu genuen, zalantza guztiak argituz. Ondoren, parte hartze dinamiken bidez jardun ginen etxebizitzaren izaerak eta bertako biztanleak aukeratzeko baldintzen inguruan.
Bertan izan ez bazinen ere oraindik eman dezakezu zure iritzia horretarako egokitutako galdetegi honetan.

Bigarren saio parte-hartzailea (maiatzak 5)

_MG_5460

 Lehen saioan sarrera baldintzen inguruan aritu baginen, joan den ostiralean, programa arkitektonikoaren inguruko hausnarketa burutu genuen. Bertan 14 gaztek parte hartu zuten.

Etxebizitza Komunitario baten ezaugarriak espazio amankomunak dira, horietan ematen baitira biztanleen arteko erlazioa eta bertan sustatzen baitira elkar bizitza eta elkarlana.

Oso funtzionalak izan daitezkeen espazio batzuk proposatzeaz gain (trastelekuak, garbitegiak) bestelako espazio amankomunak proposatu zituzten parte hartzaileek hala nola, sukalde komunitarioa, ikas-gela edo ekimen publikoak burutu ahal izateko espazioa.

Hirugarren saioa (Ekainak 2)

Gazteentzako Etxebizitza Komunitarioa definitzeko prozesuan 3. saioa burutu genuen ekainaren 2an.

20 gazte hurbildu ziren ordurarte landutako gaien emaitzak jasotzeko eta proiektuaren atal berri baten inguruko hausnarketan murgiltzeko.

Behin behineko sarrera baldintzak eta etxebizitzaren programa arkitektonikoa aurkeztu ziren eta biztanleen eskubide eta betebeharren zein etxearen barne funtzionamenduaren inguruan aritu ginen.
Guzti horien lanketarekin jarraitzen dugu orain eta uztailaren 5an deboluzio ekimena antolatuko dugu 18.00tan Merkatuzarren.

Categories