Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Oarsoirriak taldearen iñauterietako dantza entseguak

2018-01-28

OarsoIrriak taldeak, inauterietarako herritarrek hautatu duten gaiarekin bat eginez, Ofizioen Musikala ekimena antolatu du. Otsailaren 10ean izango da eta errenteriar guztiak bertan parte hartzera gonbidatzen ditu.

Familiek musikaz beteriko ibilbide batean parte hartzeko aukera izango dute. Ibilbidean zehar geldialdiak egingo dituzte eta taldeka koreografiak dantzatuko dituzte. Gainera, dantza kolektibo berezi bat ere egongo da eta herriko txikienetatik handienetara gorputza elkarrekin astintzeko aukera izango dute.

Ondorengo egitaraua proposatu dute:

  • 12:00etan: Familien kalejiraren irteera Merkatuzarreko plazatik abiatuta. Ibilbidean zehar musika eta dantza izango da. Merkatuzar Plaza, Foru Plaza (geldialdia), Biteri (geldialdia), Xabier Olaskoaga Plaza (geldialdia), Morrongilleta, Koldo Mitxelena plaza (geldialdia), Maria Lezo, Madalen kalea, Herriko plaza (geldialdia) Zumardia (geldialdia).
  • 13:00etan: Dantza kolektiboa Zumardian

Dantza kolektiboa ikasteko entseguak, urtarrilaren 28an eta otsailaren 3an izango dira, 17:00etan, Merkatuzarren.

Antolatzaileek, “OarsoIrriak Ofizioen Musikala ekintza koloretsuan” parte hartzera gonbidatu nahi dituzte herritar guztiak.

Informazio gehiagorako oarsoirriak@gmail.com helbidera idatzi daiteke.

Xehetasunak

Data:
2018-01-28

Egoitza

Merkatuzarren