Ekitaldiak kargatzen

All ekitaldiak for Inauterietako Azeri dantza entseguak Merkatuzarren

« All Ekitaldiak

urtarrila 2018

Inauterietako Azeri dantza entseguak Merkatuzarren

2018-01-11
|Recurring Ekitaldi (See all)

Urte mordo bat dira Ereintza Dantza Taldeak Inauteriei hasiera emateko ardura bere gain hartu zuela. Azeri dantzarekin Errenteriako kaleak festa giroan murgiltzen dira eta Herriko plazako emanaldiarekin inauteriei hasiera ematen zaie urtero-urtero ostegun gizenez. Dantza zirikatzailea eta dibertigarria da Azeri Dantza eta Ereintza Dantza Taldeko kideek herritarren parte- hartzearekin festa are eta ederragoa egin nahi dute; festa herrikoiagoa, alegia. Horregatik, bertan parte hartzeko gonbita luzatu nahi dute. Dantzaz baino, jolasez osatua dago Azeri Dantza eta edonork egin dezake zailtasunik gabe.…

Informazio gehiago »