Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Inauterietako Azeri dantza entseguak Merkatuzarren

urtarrila 25

|Recurring Ekitaldi (See all)

Urte mordo bat dira Ereintza Dantza Taldeak Inauteriei hasiera emateko ardura bere gain hartu zuela. Azeri dantzarekin Errenteriako kaleak festa giroan murgiltzen dira eta Herriko plazako emanaldiarekin inauteriei hasiera ematen zaie urtero-urtero ostegun gizenez.

Dantza zirikatzailea eta dibertigarria da Azeri Dantza eta Ereintza Dantza Taldeko kideek herritarren parte- hartzearekin festa are eta ederragoa egin nahi dute; festa herrikoiagoa, alegia. Horregatik, bertan parte hartzeko gonbita luzatu nahi dute.

Dantzaz baino, jolasez osatua dago Azeri Dantza eta edonork egin dezake zailtasunik gabe.

Hala ere, hori lantzeko entsegu batzuk antolatu dituzte:

Urtarrilak 11  – 18 eta 25

Otsailaren 1ean

Arratsaldeko 20:00etan Merkatuzarren

Parte hartzeko interesa dutenek, mezua bidali beharko dute bi helbide hauetako batera:

kultura@errenteria. eus   //    ereintzadantzataldea@gmail.com

 

Xehetasunak

Data:
urtarrila 25

Egoitza

Merkatuzarren