Archive | Marea Gora

Etxebizitza komunitarioa, 2. saioa

Programa arkitektonikoa lantzen Gazteentzako Etxebizitza Komunitarioaren izaera definitzeko prozesuan aurrera goaz. Lehen saioan sarrera baldintzen inguruan aritu baginen, joan den ostiralean, programa arkitektonikoaren inguruko hausnarketa burutu genuen. Bertan 14 gaztek parte hartu zuten. Etxebizitza Komunitario baten ezaugarriak espazio amankomunak dira, horietan ematen baitira biztanleen arteko erlazioa eta bertan sustatzen baitira elkar bizitza eta elkarlana. Oso […]

Continue Reading

Marea Goraren diagnostikoa, denon eskura

Denbora da Marea Goraren diagnostikoa egin genuela. 700 gazte eta haurren iritziak bildu Errenteriaren egoeraren argazki anitz eta fidela lortu genuen. Orain arte ez dugu sarean eta denon eskura jartzeko biderik aurkitu ordea. Gaur arte. Hemen duzue Marea Plazara egunean erabilitako panel sorta. Honez gain, txosten zabalago bat ere prestatu dugu Errenteriako eragileen eskura jarriko […]

Continue Reading

Gazte espazioa zentroan (1. saioa)

Azkenean bai, hasi gara nerabeekin batera zentroko espazio bat egokitu eta euren iritziak biltzen. Apirilaren 8ko larunbatean arratsaldeko 17:00etatik 19:00ra egon ginen Foru plazan, eguraldi zoragarria egin zuen eta prozesu honetarako preseski egin ditugun “palet”-ezko besaulkiak jarri genituen plazan, eztabaidarako gune aproposa eskeiniz. Lehenengo honetan landutako gaia Madalenetako jaietarako gazte egitaraua izan zen. Proposamenak biltzea […]

Continue Reading

Kronika: Etxebizitza komunitariorako lehenengo saioa

Azkenean bai, abiatu dugu gazteentzako etxebizitza komunitarioa definitzeko prozesua. Apirilaren 7an ostirala, bildu ginen lehenengoz proiektua azaldu eta denon artean lehenengo erabakiak hartzen hasteko. Denera, 50 lagun baino gehiagok hartu genuen parte, jatorri eta adin anitzetakoak gainera. Lehenengo tartean proiektua behar bezala aurkeztu eta gehiago definitzeko bidea zein izango den azaldu genuen, zalantza guztiak argituz. […]

Continue Reading

Gazteentzako espazioa zentroan, larunbatetik aurrera

Gazte asko biltzen dira zentroko plaza eta parkeetan, baina ez dago haientzat aproposa den lekurik. Hotz edo euria egiten duenean, ez dute non babestu, eta haientzat egindako plan eta eskaintzarik ere ez dago. Gainera, herrian dauden bi gaztelekuak urrun gelditzen dira. Hori da Marea Gora prozesuan asko eta askok esan digutena. Ezagun egiten zaizu, ezta? […]

Continue Reading

Etxebizitza komunitarioak ezagutzen

Joan den martxoaren 10ean, Xenpelar etxean bildu ginen etxebizitza kooperatibo eta komunitarioen inguruan gehiago jakiteko asmoz. Honetarako jardunaldi xume baina interesgarria antolatu genuen. Bartzelonako Sans auzoan kokatua dagoen LaBorda fundazioko Arnau kidea eta berez lezotarra den Irati Mogollon Gonzalez ikerlaria ere. Jardunaldira batik bat herriko gazteak gerturatu ziren baina baita hainbat arkitekto, beste herrietako gazte, […]

Continue Reading

40 lagunetik gora haurren asanbladan

Joan den ostiralean, otsailak 3,  Diagnostikoa osatzeko bigarren asanblada burutu genuen. Kasu honetan 0-12 urte arteko haurrekin eta gurasoekin ere. Erdigune inguruko hainbat ludoteketako haur eta hezitzaileak etorri ziren alde batetik eta bestalde  beste hainbat haur zein guraso etorri ziren, guztira 40 pertsonek parte hartu zuten. Asanbladan bereiztutako bi gune sortu genituen, alde batetik gurasoen […]

Continue Reading

Emantzipazioaren gaia nagusi gazteen asanbladan

Joan den asteko otsailaren 4 goizean burutu genuen azken asanblada, 18-30 urte bitarteko gazteekin. Eguraldi txarrak, larunbata goiza izanik etxetik ateratzera gonbidatzen ez bazuen ere, azkenean 20 gazte bildu ginen Merkatuzarren. Asanbladako edukiak lantzen hasi aurretik, esnatzeko eta elkar ezagutzeko dinamika bat burutu genuen musikaren laguntzaz, behin denok ongi aktibatuta geundela lanean jarri ginen. Hiru […]

Continue Reading

Diagnostiko baten kronika: gazteak (18-30)

Marea Goraren lehenengo zatia bukatzear da. Azarotik urtarrilera 18-30 urte arteko ehun gazte baino gehiagok eman dute euren iritzia. Azken asanblada irekia baino ez da falta proiektu konkretuez hitz egiten hasteko. Hala ere, asko izan da hilabete hauetan egindako lana, eta aurrera begiratzeari utzi gabe, egindako bideari erreparatzeak merezi du. Hainbat elkarte eta eragilerekin egindako […]

Continue Reading