Archive | gazteria

Emantzipaziorako dirulaguntzak. Irudia

Gazteak emantzipatzea erraztu ahal izateko dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu da

Emantzipazio-politikei dagokienez gazteekin hartutako konpromisoarekin jarraituz, Errenteriako Udalak dirulaguntza lerro bat jarri du Errenteriako gazteen eskura emantzipazioa errazteko. Aipatutako dirulaguntzaren xedea da 2023 urtean zehar alokairu erregimenean etxebizitza hartzeak dakartzan gastuei aurre egiten laguntzea da. Nori zuzendua: Dirulaguntza banaka eskatzen duten pertsonak (banakako eskatzaileak) edo Bikote batek, bere ardurapean adingabeak dituena edo ez, edo bere […]

Continue Reading
Gaztea G

Gazteriako programetan izena emateko epea irailaren 14an zabaldu du Udalak

Errenteriako Udalak, Gazteria sailaren bidez, haur, gazte eta familientzako antolatzen dituen programak martxan jarriko ditu urriaren 2tik aurrera. Aurreko urteetan bezala, abian jarriko diren programen eskaintzak 0 eta 18 urte bitarteko adin-tartea hartzen du. Gainera, 0 eta 12 urte bitarteko adingabeen kasuan, familiak ere badira zerbitzuen hartzaileak. Berrikuntza gisa, nabarmendu behar da aurten telematikoki egin […]

Continue Reading

Errege kabalgataren lehen bilera

Atzo, urriak 26, lehenengo bilera egin zen Merkatuzarren. Bertan, Furius eta Euforia konpartsetako ordezkariak, Telleri eta Hijas de la Cruz ikastetxeetako guraso elkarteko ordezkariak ere egon ziren, udalarekin batera. Bileran, aurreko urteko kabalgataren balorazioa mahai gainean jarri zen eta datorren kabalgaltaren antolaketa lanak zehazten hasi ziren. Hurrengo bilera, azaroaren 9an arratsaldeko 18:30etan egingo da Merkatuzarren

Continue Reading

Hezitzaile trebeziak lantzeko ikastaroak prestatu ditu udalak

Hezitzaile trebeziak lantzeko Udalak prestatu dituen ikastaroetan izena emateko epea gaur itxiko da. Formakuntza saio hauek 6 eta 16 urte bitarteko haurrekin, kolonietan, ludoteka, gazte lokal, eta abarretan lanean diharduten hezitzailei zuzenduta daude.Dagoeneko osatuta dago taldetxo bat, baina ikastaro zehatzen batean bakarrik parte hartu nahi dutenek ere aukera izango dute asteburu horretarako izena emateko. Hori […]

Continue Reading

Kzgunea: Doako ikastaroak UZTAILA

  Errenteriako KZgunean doakoak diren ikastaro desberdinetan izena eman dezakezu. UZTAILEKO ikastaroen programazioa atera da. Irudi ikastaroa Ofimatika-software librea Google Apps It txartelaren azterketak Urruneko informazioa Dropbox Pinterest Word Press: Zure webgunea sortu Twiter Informazio gehiago: Olibet, 6 behea Telf: 943 02 36 42 tutor.errenteria@kzgunea.net Ordutegia: astelehenetik ostiralera  09:00-13:00 eta 16:00-20:00 Uztaileko ikastaroak

Continue Reading