Belabaratzen-logoa

Belabaratz udal aterpetxea Zamalbide auzoan kokatuta dago, Errenterian, Naturan bertan dago, hirigunetik hiru bat kilometrora, eta Donostiatik 8,5 kilometrora.

U33 eta U7 hiri-autobus lineak, Iparbus konpainiakoak, (943 49 18 01) bertara hurbiltzen zaitu. Sar zaitez www.iparbus.com web orrian eta autobusaren ordutegiak dituzu. Geltokirik hurbilena Zamalbidekoa da.

Ezaugarriak

Aterpetxeak 58 plaza ditu literetan, 4 gelatan banatuak (bi gela handi eta 2 txiki).

Urte osoan dago irekia, eta hurrengo zerbitzuak ditu:

Beheko Solairuan

  • Hall edo sarrera eta bertan utzi behar dira kaleko oinetakoak.
  • Jangela-Jolas aretoa 60 lagunentzako. Bertan, telebista,bideoa eta DVD-a daude.
  • Sukalde txiki bat, gosariak eta bazkariak prestatzeko egokitua. Hozkailua, sua eta gas-labea, eta mikrouhin-labea ditu. 58 pertsonarentzako sukaldeko tresneria ere badu.
  • Komunak.

1.Solairua

  • 4 gela literekin, eta 58 pertsonarentzako lekua du.
  • Gela handi bat 26 literekin.
  • Gela handi bat 25 literekin.
  • Gela txiki bat 4 literekin.
  • Gela txiki bat 3 literekin.
  • Bi komun wc-rekin, konketekin eta dutxekin.

Kanpoaldeko Zelaia

Kanpoaldeko zelaia ere badu, aterpetxeari atxikita. Zelaia egokia da kanpoko jolasetan aritzeko.

Prezioak

  • Ikastetxeak eta Elkarteak: 6,55 €
  • Adierazi gabeko kasu guztietan, eguneroko prezioa pertsona bakoitzeko: 12,10 €
  • Maindire-joko bat alokatzea: 4,05 €

15 pertsona bakoitzeko plaza bat dohainik eskainiko da.
FIDANTZA (talde bakoitzeko): 200,00 €

Penalizazioak

PENALIZAZIOAK ERRESERBA EZEZTATZEAGATIK
Behin fidantza ordainduta, taldeak erreserba ezeztatzen badu, taldeari zigorra ezarriko zaio, fidantzaren portzentaje bat kenduz, ondoren adierazten den araberakoa:

  • Ezeztapena aterpetxean sartu beharreko egunetik 2 hilabete lehenago edo aurreragotik egiten bada, ez da zigorrik ezarriko.
  • Ezeztapena aterpetxean sartu beharreko egunetik bi hilabete eta hilabete bat aurreragoko tartean egiten bada, fidantzaren %30eko zigorra ezarriko zaio.
  • Ezeztapena aterpetxean sartu beharreko egunetik hilabete bat eta 15 egun aurreragoko tartean egiten bada, fidantzaren %50eko zigorra ezarriko zaio.
  • Ezeztapena aterpetxean sartu beharreko egunetik 15 egun eta 3 egun aurreragoko tartean egiten bada, fidantzaren %70eko zigorra ezarriko zaio.

Ez da inolako preziorik kobratuko, eta ordaindutako zenbatekoak itzuli egingo dira, ezeztapenak ezinbestean gertatzen direnean eta Errenteriako Udaleko Hezkuntza eta Gazteria Sailak hala irizten dioenean.

Proposatutako aldaketak (pertsona kopurua, gau kopurua, eta abar) onartuko dira sarrera eguna baino hiru egun lehenago arte. Ondoren ez da beherapenik izango, baldin eta lagun gutxiago baldin badira edota gau gutxiagotan egoten badira. Zuzenketak soilik izango dira, baldin eta erreserban eskatutako pertsona edo gau kopurua gehiago bada. Gainera, interesatuak ordaindu beharko du aldea.

Erreserbak

Aterpetxea eskatzeko harremanetan jarri behar da Errenteriako Gazte Informazio Bulegoarekin, eta bulegoaren helbidea da:

Merkatuzar
Pablo Iglesias kalea, 3
20100 Errenteria.
Tel: 943 44 96 40
Fax: 943 44 96 56
E-mail: gazteria@errenteria.eus

  • Erreserbak ez dira egingo 3 hilabete baino lehenago (Udalak berak behar ez duenean izan ezik).
  • Aterpetxea soilik erreserbatuko da 15 laguneko edo gehiagoko taldeei. Taldea txikiagoa balitz, 15 laguneko taldearen prezioa ordainduko du.
  • Taldeetako partaideak adin txikikoak badira, adin nagusiko begiraleek lagunduta joan beharko dute.

Fidantza Ordaintzea

  • Talde batek erreserba eskatzen duenean, 10 eguneko epea emango zaio fidantza ordaintzeko. Epea amaitzea eta fidantza ordaindu ez bada, erreserba ezeztatu egingo da.
  • Fidantza ordainagiria Gazte Informazio Bulegoan entregatu beharko da, beroren kopia bat 943.449.665 zenbakiko fax-era bidali edo gazteria@errenteria.net posta elektroniko helbidera.

Egonaldiaren Ordainketa

  • Ordainketa, gutxienez, aterpetxera etorri baino 3 egun lehenago egin beharko da.
  • Ordainketaren ordainagiria, aterpetxera joan baino lehen, Gazte Informazio Bulegoan entregatu beharko da, beronen kopia bat 943.449.665 zenbakiko fax-era bidali edo gazteria@errenteria.net posta elektroniko helbidera.

Bermearen Itzulketa

Behin egonaldia amaiturik, aterpetxea zein egoeratan geratu den ikusiko da, eta, utzitako material eta instalazioetan kalterik sortu bada, Udalak bermeatik kendu ahal izango du aipatutako kalteak balio dezakeen zenbatekoa.
Aterpetxea osasun eta higieneko behar bezalako egoeran utzi ez bada, araudian 3. atalean zehazten dena, Udalak bermeatik garbiketa kostua kendu ahal izango du.
Era berean, erreserba bat ezeztatzen bada berme zati bat kendu ahal izango dute.
Bermea osorik edo zati, oro har, 15 eguneko epea pasatu aurretik itzuliko da.

KONTAKTUA