Author Archive | gazteria

AAAAAAAAAAAA

AUZOLANDEGIAK

AUZOLANDEGIAK              ZER DA AUZOLANDEGI BAT? Auzolandegietan leku askotako gazteak biltzen dira, euren borondatez eta ordainetan ezer jaso gabe, aldi batez elkarrekin bizi eta gizarte osoarekin zerikusia duen proiektu batean parte hartzeko asmotan. Aurre izen-emateak ekainaren 1etik 30era. INFORMAZIO GEHIAGO ►► HEMEN ◄◄  

Continue Reading
LOGO TRAUTON1

“HAURREN TRATU ONAREN ALDEKO KOMUNITATEAK SORTZEN” (“TRENZAS” programa -EDUCO) jardunaldia

Jardunaldi hau Andoaingo Udaletxeak, Educo-k eta Hezi Zerb Elkarteak antolatzen dute, Hernaniko Udaletxearen eta Martuteneko Sarroeta bizilagun elkartearen laguntzarekin batera. Bertan, arestian aipatutako udalerri eta auzoetan haurtzaroa babesteko eta horien aurkako indarkeriaren prebentziorako garatu diren programak aurkeztuko dira, halaber, “Tratu on”aren politika eta planak sortzen izandako esperientziekin eta bizipenekin batera. Gainera, jardunaldi honetan programa eta […]

Continue Reading
Webean jartzeko3

13 – 17 urte bitarteko gazteen proposamenak

Gazteen Jai Batzordeak herriko 13-17 urte bitarteko gazteen Madalenetarako proposamenak jaso nahi ditu. Helburua da gazteei euren gustuko ekintzak proposatu eta gauzatzeko aukera eskaintzea eta jaietako egitarauan horiek txertatzea. Jasoko diren ekintzak, uztailaren 24an Gernika plazan antolatuko den Gazte Gunea osatzeko bideratuko dira batez ere. Proposamenak egiteko epea maiatzaren 30ean amaituko da eta bide ezberdinak […]

Continue Reading
Begirale lan eskaintza

Aisialdiko begirale lan eskaintza

Aisialdiko begirale titulua baduzu eta euskarako C1 mailako titulua… bidali lehenbailehen zure curriculum-a eta aisialdiko begirale bezala lan egin ezazu Errenterian!! Bidali zure curriculum-a ondorengo helbide honetara: idazkaritza@hezizerb.net Gipuzkoako Foru Aldundiko “Udabizi” programan, besteak beste, aldundiaren udalekuetako entitate esleipendunak kontsultatu ahal dituzu, begirale bezala lan egiteko. “Lan eskaintza” atalean, begirale bezala lan egiteko eskaintza ezberdinak […]

Continue Reading
Udalekuak 2022 (foru aldundia)

Foru aldundiko Udaleku eta Gazte oporraldietako informazioa eskuragarri

■  Udalekuak 2022 (7-13 urte) Aurre izen-emateak: martxoaren 21etik 29ra Erreklamazio egunak: martxoak 30 eta 31 Zozketa: apirilak 4 Izen-ematea: apirilaren 5etik 13ra ■  Gazte oporraldiak 2022 (14-17 urte) Aurre izen-emateak: martxoaren 21etik 29ra Erreklamazio egunak: martxoak 30 eta 31 Zozketa: apirilak 4 Izen-ematea: apirilaren 5etik 13ra   Informazio gehiago kontsulta ezazu ⇒⇒ HEMEN⇐⇐

Continue Reading
Euskadiko Gazteak Lankidetzan

Euskadiko Gazteak lankidetzan programan izen ematea zabalik otsailaren 15era bitarte

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteria Zuzendaritza  Programa honen helburua da Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balioak sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzea. Garapenerako ekintzak hainbat hegoaldeko herrialdetan izaten dira, Amerika, Asia eta Afrikan, hain zuzen ere, eta modu horretan, parte hartzen duten gazteek ekintza horiek bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute. Iraupena: […]

Continue Reading
MLanda-kartela-2022-734x1024

2022ko Mariasun Landa Sarietarako lanak aurkezteko epea, zabalik

Errenteriako Udalak, Berdintasunerako Kontseiluaren babesarekin, hamabigarren urtez Mariasun Landa Sariak martxan jarri ditu. Ekimen hau Errenteriako Berdintasun Planaren baitan kokatuta dago eta bere helburua da gizarteko arlo desberdinetan (kultura, hezkuntza, kirola, enplegua, etab.) emakumeek Errenteriari egindako ekarpenaren berri emango duten idazlanak sustatu, aitortu eta saritzea. Sari horien bidez, emakumeek egindako ekarpenak ikustarazi nahi dira, eta […]

Continue Reading
KZgunea

Kontsulta ezazu Errenteriako KZGunean egin ditzakezun ikastaroak

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek aukera ezberdinak dituzte: KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943 02 36 42). Telefonoz deitu (943 02 36 42). Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. Gure web orrian (www.kzgunea.eus) izena ematea. Ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa […]

Continue Reading
liburua_opari

‘Liburua opari’ kanpaina martxan jarri du Udalak

Urte amaierarekin batera gertukoenei opariak egiteko ohitura izaten dugu. Hori dela eta, beste urtebetez, “Liburua opari” kanpaina jarri du abian Udalak, irakurzaletasuna eta euskarazko literaturari bultzada emateko helburuz. “Liburua opari” txartelak % 20ko deskontua eskainiko dizu euskaraz idatzitako liburuetan, betiere herriko liburu-dendetan erosiz gero. Txartelok Udal Hizkuntza Politika departamentuan eskuratu ahal izango ditu herritar orok, […]

Continue Reading