Author Archive | gazteria

IMG_0038_2_recortada_web-300x165

Suspertze tailerra familian Errenterian

Ongizatea eta Osasuna sustatzearen alde egiten duen lanaren barruan, DYAko Irakaskuntza Eskolak jarduera berri bat proposatzen du: Bihotz Biriketako Suspertze (BBS) teknikak familian ikasteko tailerrak. Helduak (aita/ama, aitona/amona, osaba/izeba…) guztira 6 urtez gorako hiru umeekin eman dezake izena, eta 2 ordutan eta modu erraz eta praktiko batean, bihotz-geldialdi bat identifikatzen eta honen aurrean jokatzen ikasten dute. Gainera, […]

Continue Reading 0
sarean-hazilan-8-eusk

HAZILAN egitasmoan parte hartzeko epea zabalik

Aurreko edizioetan izandako arrakasta dela eta, Oarsoaldea Garapen Agentziak egitasmoa abian jarriko du berriz ere eskualdean, goi mailako formakuntza duten pertsonei lan egoera hobetzen laguntzeko.Pertsona bakoitza berezia eta ezberdina egiten duena bilatzen eta sustatzen laguntzen du Hazilan egitasmoak. Horretarako, gaitasun pertsonal eta profesionalerako 80 ordutako hasierako ikastaro bat eta ondoren, norbere profil profesinalarekin lotura duten […]

Continue Reading 0
2018ko-mendiko-argazki-lehiaketa-160x300

2018ko Mendi argazki lehiaketa

Errenteriako Urdaburu mendizale elkarteak Jesus Hospitaler-en oroimenez antolatu du argazki lehiaketa. Argazkigintza gustuko duen eta profesionala ez den pertsona ororentzat dago zabalik. Aurtengo lehiaketaren gaia honako hau da: “Kirol ekintza mendian” mendian eginiko kirol ekintzetan eginiko argazkiak (mendia, senderismoa, irteerak, eskalada, eskia, espeologia…) Parte-hartzaileek gehienez 3 argazki bidali beharko dituzte formatu digitalean eta proposatutako gaiarekin […]

Continue Reading 0
lan eskaintzak gezia

Hainbat lan eskaintza Irungo Udaletxean

►►►►ERDI MAILAKO TEKNIKARIA HAUR ESKOLAKO HEZITZAILEA Titulazioa: Haur Hezkuntza-ko Gradua, Haur Hezkuntza-ko Goi Mailako Teknikaria, edo baliokidea. Euskera: Hizkuntza eskakizuna 3.a Izen emate epea: 2018/08/22 bitarte Informazio gehiago: HEMEN ►►►►ATEZAIN-MANTENTZAILE PLAZA BAT BETETZEKO DEIALDIA Titulazioa: Batxiler, teknikari edo baliokideentzat emandako titulua Euskera: Hizkuntza eskakizuna 2.a Izen emate epea: 2018/08/22 bitarte Informazio gehiago: HEMEN  

Continue Reading 0
XXIII-Errenteria-Film-Laburren-Jaialdia-300x249

XXIII. Errenteria Film Laburren Jaialdia

Urriaren 7ra arte aurkeztu ahal izango dituzte lanak interesdunek Cilckforfestivals edo Festhome plataformetan eta gehienez 15 minutuko iraupena izango dute. Hautatutako lanak azaroaren 22, 23 eta 24ean ikusi ahal izango dira Niessen zinemetan. Sari banaketa azaroaren 24ean egingo da Niessen Kulturgunean eta egun horretan bertan, saritutako filmak ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Errenteriako Udaleko […]

Continue Reading 0
argazki-lehiaketa-oarsoaldea-300x300

Argazki lehiaketa

Oarsoaldea garapen agentziak “Oarsoaldea eskualdea: Errenteria, Lezo, Oiartzun, Pasaia” argazki lehiaketa antolatu du. 18 urtetik gorako edozeinek parte hartu ahal izango du, eta argazkiak gai hauekin erlazionaturik egotea baloratuko da: natura, itsasoa, kultura, itsas ondarea, gastronomia, familia-planak. Argazkiak aurkezteko epea abuztuaren 20ean bukatuko da. Lehiaketaren oinarriak hemen ikus daitezke.

Continue Reading 0
Eraso-sexistarik-gabeko-Madalenak-2018-kartela

Eraso bat ikusi edo entzuten baduzu, erantzun!

Madalenetan jende ugari biltzen da, eta ospakizunetarako eta ondo pasatzeko gogoa izaten da. Emakume eta gizonak kalera ateratzen dira, eta gizarte-arauak malgutu egiten dira. Horrenbestez, Errenteriako Udalak aldarrikatu nahi du benetan garrantzizkoa dela nabarmentzea elkar errespetatua behar dugula eta elkarbizitzaren aldeko jokabideak behar ditugula. Emakume izate hutsagatik egoera gogorrak bizi izaten ditugu, izan ere, enbarazu […]

Continue Reading 0
Barrakak-1

Madalena jaietako barraken prezioak

Errenteriako Udalak eta Euskadiko Ferialari Autonomoen Elkargoak, aurten ere, hitzarmena sinatu dute Fanderiako feria eremuko baldintzak adosteko, tartean, atrakzio eta barrakei prezio herrikoiagoak jartzeko. Hau horrela, haurren bidaiak 2,00 euroko prezioa izango dute eta helduen kasuan, 2,50 eurokoa. Gainera, barrakek bi egunez prezio bereziak izango dituzte: ⇒ uztailaren 23an 11:00etatik 14:00etara ⇒eta uztailaren 26an egun […]

Continue Reading 0
Koldo-Mitxelena-beka-2018-300x150

XIV. Koldo Mitxelena beka (2018)

Errenteriako Udalak, lehenengo aldiz Udako Euskal Unibertsitatearekin (UEU) elkarlanean, euskarazko ikerketa bultzatzeko, helburuak eraberrituta eta emakumezkoen ikerketa sustatzeko, Errenteriaren inguruko ezagutza areagotzeko eta Koldo Mitxelena errenteriar filologoa omentzeko, honen izena duen ikerketa bekarako deialdia egiten du. 2018ko deialdian honako ikerketa esparruak sartuko dira: LITERATURA, HIZKUNTZALARITZA eta ANTROPOLOGIA eta proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko dira. […]

Continue Reading 0
Madalena jaiak

Madalena jaietako egitaraua

Adin tarte guztietarako zuzenduriko jaiak dira Madalena jaiak. Kontsulta ezazu hemen adin tarte bakoitzaren arabera antolatu diren ekintza guztiak: ►►HAURRAK ◄◄ ►►►►NERABEAK◄◄◄◄ ►►►►►►EGITARAU OSOA ◄◄◄◄◄◄ Aurten Madalenetan lasai etxeratzeko autobus zerbitzu bereziak egongo dira gaueko 00:20tatik hasita 5:20 arte orduro. Gaueko bus zerbitzua kontsulta ezazu ► ►► ►HEMEN ◄◄◄◄  Ondo, ondo pasa jaiak!    

Continue Reading 0