hazilan

Zabalik da Hazilan 15 Oarsoaldea egitasmoan izena emateko epea, enplegua lortzen laguntzeko programa

Hazilan 20 eta 44 urte arteko pertsonei zuzendutako ekimena da. Programa honek enplegu bilaketan lagunduko ditu, gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetu edo garatzeko 80 ordutako hasierako prestakuntza prozesu bat eginez eta ondoren, norbere profil profesionalarekin lotura duten enpresatan aldi baterako praktikak egiteko aukera eskainiz. 221 pertsona dira jada Hazilan Oarsoaldea egitasmoan parte hartu dutenak eta […]

Continue Reading
autoestimua garatzen

Guraso eskola saioak

Martxoaren 8tik 19ra bitarte “Autoestimua garatzen” monografikoa landuko da guraso eskola saioetan. Saioak ordu eta erdiko iraupena izango du eta aurrez-aurre zein telematiko parte hartzeko aukera egongo da. Egun eta ordutegi ezberdinen artean aukeratu ahal izango da. Ondorengo esteka honetan, guraso eskolan parte hartzeko izen-ematea egin ahal duzu: https://forms.gle/8pUUwjh1LtuXbJby7 Guraso taldeak, familien arteko esperientziak konpartitzeko […]

Continue Reading
b4b1ccc2-efc9-4e26-a2b2-e9db533da761

Gazteentzako etxebizitza baliabideak

Udalak 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako informazio kanpaina aurkeztu du, emantzipazioa errazteko Errenterian eskura ditzaketen etxebizitza baliabideak ezagutzera emateko. Udalaren lehentasunetako bat da herritarrei eta, zehazki, gazteei etxebizitza eskuratzen laguntzea. Hori dela eta, une honetan hiru baliabide daude herrian gazteei emantzipatzen laguntzeko: ≥ gazteak emantzipatzea errazteko Udalaren dirulaguntza lerroa (web orri honetako Gazteak […]

Continue Reading
motxian eby

Gazteentzako motxian eby bideo-erronka lehiaketa

12-16 adin tartekoentzako lehiaketa da Motxian Eby eta aurten bideo motzak grabatu beharko dituzte Oarsoaldea eskualdeko gaztetxoek. Zirikatzaile ezagun batek astero bideoz grabatuz gainditu beharreko erronka bat jarriko die eskualdeko gazteei, denera, lau erronka. Aurreko urteetan bezalaxe, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak antolatu du. Gehienez bi minutuko iraupena izango duten bideoak egin eta bidali beharko dituzte gazteek. […]

Continue Reading
wifi

Udalak doako wifi sare ireki zabaldu du herriko hainbat gunetan

Udalak wifi sare ireki eta doakoa zabaldu du udalerriko hainbat gunetan, erabiltzailerik eta pasahitzik behar ez duena, eta, beraz, konexioa arindu egiten da. WiFi4EU izeneko banda zabaleko sare hori Europar Batasunaren proiektu baten barruan dago, eta erabilera publikoko eraikinetan eta espazio irekietan sareari konektagarritasuna ematea du helburu, gaur egun Interneteko konexioa gure aisialdiaren parte dela […]

Continue Reading
euskarabentura

EuskarAbentura espedizioa 2021!

Osasun egoerak bermatuz gero, EuskarAbentura espedizioa bueltan egongo da 2021eko udan. Jarraian kontsultatu ahal duzu espedizioaren inguruko xehetasun gehiago: Zer da EuskAbentura? Euskal Herriko zazpi lurraldeetako nahiz diasporako 16-17 urte bitarteko 120 neska-mutil euskal geografia, kultura eta historia lagunartean ezagutzera eramango dituen oinezko espedizioa da EuskarAbentura. Uztailaren 1ean abiatu eta hilaren 31ra bitarte, 31 etapa […]

Continue Reading
KZgunea

KZgunea otsaileko zuzeneko hitzaldiak

KZgunean zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen dute YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero IKTei buruzko hitzaldi berriak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak. Zuzeneko hitzaldietara joateko interesa dutenek, interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea). Hitzaldi guztiak YouTubeko kanalean grabatuta geratuko direla, gerora ikusteko. Otsailaren urruneko hitzaldien plangintza honako […]

Continue Reading

Astelehenean hasiko da matrikulazio kanpaina eta herriko ikastetxe publikoek haien hezkuntza eskaintza aurkeztu dute

• Matrikulazio kanpaina urtarrilaren 18tik 29ra bitarte izango da (biak barne) eta hiru ikastetxeek ate irekien jardunaldiak antolatu dituzte. Herriko hiru ikastetxe publikoetako zuzendariek, hau da, Bizarain Ikastola, Cristobal Gamon Ikastetxea eta Koldo Mitxelena Herri Ikastetxekoek, 2021-2022 ikasturterako ikasle berrien matrikulazio kanpaina aurkeztu dute Hezkuntza zinegotziaren laguntzaz. Kanpaina hori urtarrilaren 18tik 29ra bitarte burutuko da, […]

Continue Reading

Ikastaroak langabetuentzat

Langabetuentzat, hainbat ikastaro antolatu dira Oarsoaldean. Ikastaro guztiek 80 orduko praktika modulua dute sektoreko enpresetan eta Lanbide eta Europako Fondo Funtsak diruz lagundutakoak dira. Ikastaroak ondorengo hauek dira: ≥ Ingurumen kudeaketa ≥ Hozteko instalazioen proiektuen garapena ≥ Ekipo industrialaren mantentze lanak eta muntaketa mekanikoa ≥ Txirbil-arroketa bidezko mekanizazioa Hasiera data: 2021eko otsailaren 8a da Ikastaroen […]

Continue Reading
udal-euskaltegia-h

Matrikula zabalik Errenteriako Udal Euskaltegian

Euskararen A1, A2, B1, B2 eta C1 mailako tituluak lortzeko azterketak prestatzeko ikastaroen matrikula irekita dago, berriro ere, Errenteriako Udal Euskaltegian. Astean bost edo hamar orduko ikastaroak dituzte. Eskolak goizean, arratsaldean eta gauean dira. Ikastaro hauek hainbat hobari eta ordainketa-salbuespen dituzte. Esaterako, langabetuek matrikula doan izango dute. Gurasoek, berriz, %50 ordainduko dute eta, esan bezala, […]

Continue Reading