Zerbitzuko arreta zuzeneko eta zeharkako lanak egingo ditu. Horrez gain, zuzenean gazteekin esku hartu eta barne-lanetan ere arituko da bertako hezitzaile-taldearekin.

Betekizunak honako hauek dira:

  • Erdi edo goi mailako unibertsitate-ikasketak (gizarte-hezkuntza, gizarte-lana, psikologia, pedagogia edo irakasle-ikasketak)
  • Euskara: EGA edo baliokidea.
  • Sexu Delitugileen Erregistro Zentralean ez dagoenaren ziurtagiria.

Nerabeekin lan egin izana baloratuko da esperientzia gisa.

Interesatuek curriculuma Hernaniko Gaztelekuan entregatu behar dute (asteartetik igandera 17:00etatik 20:00etara) edo hgaztelekua@gmail.com helbide elektronikora bidali.