III. Mikroantzerki maratoia Kontadores zentroak antolatuta

Kontadores Gazte Zentroak III. Mikroantzerki Maratoia antolatu du. Maratoiaren helburua da bultzatzea hemengo gazte izaerako zein formatu txikiko antzerki erdi-profesionala/amateurra. Aldi berean, Maratoiak parte hartzaile gazteak motibatu nahi ditu beraien sormen prozesuan aurrera egiteko, eta baita euren kultur ekoizpenaren hedapena bultzatzeko ere. Bestalde, elkargune honek hiriko kultur eragileen arteko elkarlana sustatu nahi du.

III. Mikroantzerki Maratoian parte hartzeko izen ematea 2018ko urriaren 9tik azaroaren 9ra arte dago zabalik, biak barne. Oinarriak eta izena emateko orria kontsultatu eta deskargatu ahal da Kontadoreseko webgunean (www.kontadores.eus).

Epaimahaiak hiru pieza hautatuko ditu, eta epaimahaiaren erabakia 2018ko azaroaren 21ean argitaratuko da. Pieza aukeratuek laguntza ekonomikoa jasoko dute eta III. Mikroantzerki Maratoian aurkeztuko dira, Kontadores Zentroan 2018ko abenduaren 1ean.

Maratoiaren hirugarren edizio honetan, bertaratzen den publikoak esperientzia apartekoa, ezberdina eta dibertigarria bizitzeko aukera izango du, eta baita ere, iluntzean, emanaldi bat baino gehiago ikusteko aukera.

III. MIKROANTZERKI MARATOIAREN DEIALDIAREN OINARRIAK

IZENA EMATEKO FITXA

INFORMAZIO GEHIAGO:

Kontadores Gazte Zentroa: Pasai San Pedro hiribidea 13. Bidebieta. Donostia.
Tel.: 943 483476
Weba: www.kontadores.eus
Email: kontadores@donostia .eus

Comments are closed.